2017/12/26 - 2017/12/29
Gipuzkoan, Debako Agirre Jauregian. | Ikus-entzunezkoakAnimaDeba 2017 - Debako X. Animazino Zinemaldia
Aurtengo ekitaldirik nabarmenenak zinemaldiko azken egunerako aurreikusi ditue: gortina tailerra, goizez; eta X. urteurrena ospatzeko jaia, gauez. Lehenengoa Kultur alkarteko liburutegian izango da, eta bertan egongo da Kote Camacho zinema zuzendaria Animadeba 2017ko gortina sortzearen prozesua azaltzeko. Bigarrena, barriz, Zokoan egingo da, gortina lehiaketako sari banaketeagaz batera.
Gortina tailerrean parte hartu nahi dauenak izena emon beharko dau aurrez, eta urteurreneko jaira agertu nahi dauenak konbidapena eskuratu beharko dau. Beraz, bai izena emoteko, baita konbidapena eskuratzeko be, turismo bulegora hurreratu beharko dabe interesatuek.
Azken buruan, hilaren 18tik aurrera ikusgai dago MUITTU, Euskal Herriko marrazi bizidunak 1980-2001 erakusketea. Agirre Jauregiko ispiluen gelea 80ko hamarkadan hasi eta 2004ra arteko euskal produkzinoko lanik garrantzitsuenen marrazki originalez beteko da eta erakusketa horregaz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!