Gaur hasiko da EHUn matrikulazinoa aurretiko izen-emotea egin daben 19.453 ikasleentzat

Bizkaie! 2026-07-13 07:40   Pil-pilean

EHUk gaur, garagarrilak 13, ekingo deutso 2026- 2027 ikasturteko ikasle barriak matrikuleteari.

Lehenengo ordenazinoa eginda, sarrerea notarik altuenak izan dituen lehen 5 graduak igazko berberak izan dira, baina hamarren batzuk beheraxeago.

EHUk 108 gradu eskainiko ditu datorren ikasturtean, guztira 8.662 plaza, EHUra atxikitako hiru zentroetan: Gasteizko Erizaintza Eskolea; IMHko Injinerutza
Dualaren Unibersidade Eskolea eta Bilboko Merkataritza Ganberako Unibersidae Eskola.

Katalogo osotik eskaera gehien jaso daben graduak Biomedical Engineering, osasun arloko graduak eta gradu bikotxak dira. Injinerutza adarrak be eskari handia izaten dau; halan da be, kasu horretan, sarrerako notea ez da hain altua izaten EHUk eskaintza zabala baitau hiru campusetan; holan, injinerutzan eta arkitekturan, esaterako, 2.200 plazatik gora eskaintzen dira.

Matrikulearen prozedurea

Garagarrilean zehar egiten diran lehenengo hiru deialdietan Unibersidaden Sartzeko Ebaluazinoaren ohiko deialdia gainditu daben Batxilergoko ikasleak matrikuletan dira Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta lan esperientzia dabenak eta tituludunak, besteak beste. gareagarrilaren 13tik 16ra izango da lehenengo matrikularako epea eta gero, bigarren deialdian (garagarrilak 18) deitutakoak garagarrilaren 20an matrikulauko dira, eta hirugarrenean (garagarrilak 22) deitutakoak, garagarrilaren 23an. Garagarrileko azkeneko deialdian (laugarrena) USaPen ezohiko deialdia egin daben ikasleak ordenauko dira; deialdi horretan onartutakoek irailaren 1ean egingo dabe matrikulea eta ondoren egingo dira azken ordenazio deialdi biak, iraileko lehen hamabostaldian.

Onarpen eta matrikuleari buruzko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu