Euskadi potentzia da ur bizietako piraguismoko Munduko Txapelketan

Bizkaie! 2026-07-10 11:36   Kirola

Maialen Chourraut espedizinoaren buru dala.

Oklahoma Cityko ur bizien kanala piraguismoaren Munduko elitearen zain dago. Garagarrilaren 20tik 25era, Eslalom eta Kayak Kroseko Munduko Txapelketea jokatuko da Riversport Rapids Whitewater Centerren. Modalidade olinpiko bi horreek Los Angeles 2028rako bidea markauko dabe, alde batetik AEBetako inguruu hori izango dalako hurrengo Jokoen egoitzetako bat eta beste alde batetik Munduko Txapelketa hau baliogarria izango dalako Jokoetako sailkapena lortzeko.

Hitzordu honek ziklo olinpiko barriaren nazinoarteko lehen azterketa handia ekarriko dau eta Euskadik zeresana izango dau estaduko taldean. Espainiako selekzinoak deitutako hamabi palistetatik zazpi euskaldunak dira eta horrek erakusten dau euskal piraguismoak ur bizietan dauen lehia-mailea eta munduko erreferentziazko talentua produziduteko gaitasuna.

Espedizinoa Oklahomara helduko da Maialen Chourrautegaz, eslalomean Munduko izarra eta euskal piraguismoaren eta nazinoarteko piraguismoaren erreferente. Donostiarrak beste Munduko txapelketa handi bati ekingo deutso, hiru domina olinpiko dituan ibilbide historikoa eregi eta maila gorenean lehiakor izaten jarraitu ondoren, igaz Australiako uretan agirian geratu zan moduan, Maialenek bosgarren eta laugarren postuetan geratu zan Munduko txapelketan. Aurten jokatutako Munduko Kopa guztietan finalean sartu da. Beragaz batera, Euskadik talde indartsu eta anbizino handikoa aurkeztuko dau kategoria guztietan. Chourrautegaz batera, Pau Echaniz olinpiar dominaduna, Miren Lazkano palista olinpikoa, Klara Olazabal eskarmentu handiko piraguistea eta Leire Goñi, Oier Diaz eta Alex Segura gazte eta talentudunak izango dira Oklahoman.

Eslalomean K1 eta C1-ean, gizonezkoen zein emakumezkoen finaletan sartu eta bai banaka, bai patruiletan edo taldeka gogor ibiltea espero dabe. Oklahoma Cityko zirkuituak lasterketa oso azkarrak izaten ditu, kanal artifizial lehergarri eta teknikoak, palistak oldarkortasunaren eta zehaztasunaren arteko oreka perfektua behartuko ditu. Gainera, Los Angeles 2028ko agertoki olinpikoan lehiatzeak Munduko Txapelketa hau erreferentzia estrategiko bihurtzen dau nazinoarteko potentzia guztientzat.

Kayak krosa be txapelketako gune nagusietakoa izango da barriro. Diziplina honek piraguismo olinpikoa irauli dau oso ikusgarria eta kontaktu zuzeneko formatuagaitik eta lehiakortasun handia eta lasterketearen irakurketa egokia eskatuko deutse kirolariei. Taldea azken denporaldietan Munduko onenakaz lehiatu da eta euskal palistakaz joando hitzordu horretara. Modalidade honetan Maialen Chourraut, Miren Lazkano eta Pau Echaniz lehiatuko dira.

Estaduko selekzinoan zazpi euskal kirolari egotea ez da kasualidadea. Gipuzkoako kluben eta prestakuntza-egituren lan historikoak ur bizien nazinoarteko erreferentzia bihurtu dau lurraldea. Lehiarako tradizinoak, ibaiaren kultureak eta belaunaldien arteko jarraikortasunak nazinoarteko edozein txapelketatako protagonista nagusien artean jaren ditue euskal palistak.

Oklahoma Cityk eslalomeko eta kayak kroseko Munduko piraguista nagusiak batuko ditu sei egunetan, Los Angelesi begira piraguismoaren potentzia handien egoerea neurtzeko balioko dauen txapelketan. Eta, beste behin be, Euskadi ordezkaritza nagusiagaz eta dominak lortzeko benetako aukerakaz helduko dira hitzordu nagusira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu