Badator Galeako Gotorlekuaren Plan Estrategikoa egiteko lehiaketea

Bizkaie! 2026-07-10 08:30   Kulturea

Gotorlekua edegitea izan zan Getxoko herritarrek gehien botau eben bigarren aukerea.

Punta Begoña Fundazinoaren Patronatuak, Udaleko talde guztiek osatutakoak, Galeako Gotorlekuaren Plan Estrategikoa egiteko lehiaketearen ebazpena onartu eban bagileko bilkuran. Lehiaketea urte honetan zehar egingo da, proiektuari jagokozan egokitzapen eta parte-hartze sozialeko jarduerak lantzeaz gan. Gotorlekua edegitea izan zan Getxoko herritarrek gehien botazu eben bigarren aukerea, 2025erako Aurrekontu Parte-hartzaileen barruan eta dagoeneko martxan jarri da berreskurapen eta erabilera sozialerako prozesua.

Patronatuaren bilera horretan Udalbatzaren bisita bat proponidu zan, bagilaren erdialdean egin zana eta udal ordezkaritza zabala batu ebana. Bisitan, Patronatuak Plan Estrategikoa egiteko lehiaketearen gainekoez erabagitako arlo nagusiak eta baldintzak azaldu zituan Fundazinoko zuzendariak.

Hona hemen arlo eta baldintzak:

  • Gizartearen parte-hartzea, prozesuaren fase guztietan integrauta, baita erabagiak hartzeko be.
  • Iraunkortasun sozio-ekonomikoa, monumentuaren berreskurapen fisikoa, funtzionala eta etorkizuna bermatzeko.
  • Haren ondare-balioak zorrotz errespetetea, oinarrizko babes-mailan oinarrituta baina bere balio aparta kontuan hartuta, eta babes handieneko kultura-intereseko ondasun baten betekizun eta eskakizun berberak aplikauta.

Bisitan hainbat alderdi jorratu ziran, besteak beste, Gotorlekuaren gizarte, kultura eta paisajearen ahalmena; Getxorako, Bizkairako eta Euskadirako ondare lez dauen balioa berreskuratzeak eskaini leiken gizarte-itzulera garrantzitsua; prozesuaren antolamendua, epe laburrean erabat erabili ahal izateko, baita hurrengo legegintzaldian be eta erakundeen inplikazinoaren beharra inbersino mugatu bati ekiteko, herritarrentzat, tokikoentzat eta bisitarientzat, onura handia izango dauena.

Aurrekontu parte-hartzaileen agindua martxan jarteaz gan, Getxoko historiaren parte dan monumentu baten potentzial sozial izugarria erakutsi dau, izan be, bertako biztanleek eregi
eben eta, euren erabagiaren arabera, monumentu-gune bihurtzeko deialdiaren barruan dago, erabilteko eta gozetako.

Orain arte emondako pausuak

  • Egoera orokorra aldez aurretik aztertzea.
  • Multzoaren hasierako egokitzapena.
  • Jardun-eremuak identifiketea.
  • Barrualdea eta ingurunea garbitzeko esku-hartzeak.
  • Lorezaintza-lanak, bai barruko espazioetan, bai hormen eta lubanarroaren eremu kaltetuetan.
  • Gotorlekuari buruzko lan historikoak batzea eta bisita gidatuak diseinetako edukiak eta euskarriak egitea.
  • Ondare-espazioa osotzen daben elementuen egoerak eta eregiteko aukeraz aldez aurretik aztertzea.
  • Gotorlekua Zaharbarritzeko eta Gizarteak Erabilteko Plan Estrategikoa egiteko lehiaketea atondu eta lantzea.
  • Parte-hartze prozesuaren diseinua, Getxoko herritarrek monumentuaren etorkizunean erabagiteko zeresana izan deien, arau eta ondare esparruaren barruan.
  • Monumentuaren iraunkortasun sozioekonomikoa eta ondarezkoa bermatzeko esku-hartze eta kudeaketa ereduak aztertzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu