Nepalen dago Alex Txikon, Himalaiara abiatzeko prest

Bizkaie! 2017-12-27 12:04   Euskaldunak munduan

Loiuko aireportutik ia 900 kilo material eroan ditue hara.

Alex Txikonen neguko espedizinoa martxan dago, lehenengo pausuak emoten hasi da mendizale bizkaitarra. Abenduaren 24an urten eban Loiuko aireportutik eta dagoeneko Katmandura, Nepalgo uriburura heldu dala azaldu dau. Han bisaduaren gorabeherak konpondu eta Thamelera joan da gero lantaldeagaz. Plangintzearen arabera, urtarrilaren 1etik 3rako tartean helduko dira Everesteko Behe Kanpalekura. Ali Sadparagaz bat eginda, oxigeno artifizial barik igon nahi dau Txikonek munduko tontorrik altuena.

Hunkituta dagoala adierazo dau Txikonek, internet bidez zabaldu dauen informazinoan. Loiuko aireportuan batutako jentetzea eta ingurukoek bialdutako animoak gogoan hartu ditu: Ezin izan dodaz ehuneko ehunean gozau, lo gitxi egiteagaitik eta erantzunkizun handiagaitik. Horregaitik, egunotan lagundu deutsien guztiei eskerrak emoteko tartea hartu dau orain, zaleei zein babesleei.

Bestetik, Nepalera eroandako materialaren ganeko argibide batzuk emon ditu Lemoako alpinisteak. 31 zamatan banatuta, 900 kilo sartu zituen hegazkinean Loiun, Katmandura bidean. Horregaitik, espedizinoaren lehenengo egun honeek hori guztia antolatzeko be erabilten dabiz.

Bederatzi eskalatzaileko lantaldeko buruak dira Txikon eta Sadpara, igazko espedizinoan baino gitxiago, beraz. Alkarlanean eta giro onean lan egin ezkero, talde txikiak arrakastea izan leikela uste dau Lemoakoak. Temba Bothe, Nuri, Cheppal, Pasang Norbu, Wolung Dorgie, Gyelsen eta Tenzing Gyelsen dira Txikonek eta Sadparak aukeratutako kideak. Danak, bat izan ezik, igaz be Txikonen neguko espedizinoan egon ziran.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu