Peru Abarka Lehiaketea abian da

Bizkaie! 2017-12-21 09:29   Kulturea

Album formatuan aurkeztu behar dira lanak zezeilaren 9a baino lehen.

Euskal literatura produkzinoan formatu barritzaileak sustatzea dau helburu Peru Abarka Lehiaketeak, kasu honetan album formatuan. Estilo honetako liburuak, gehienetan, ume literaturan erabilten badira be, Europako literatura jokera barriek erakusten dabe gero eta zabalagoa dala helduen literaturan be.

Album formatuan testua ez eze, ilustrazinoak be argitalpenaren gune bihurtzen dira, letrak eta artea buztartuz.

Holan, Peru Abarka Lehiaketearen bidez, euskal idazle hasi barriak erakarri nahi ditue Erein argitaletxeak eta Markina Xemeingo Udalak. Honeek dira hain zuzen, ekimenaren antolatzaileak eta formatu barri honetan argitaratzeko gogoa dabenak bilatu nahi ditue, baina ez hori bakarrik, ilustrazinoan lan egin nahi dabenak be literaturearen mundura erakarri nahi ditue. Holan, lehiaketa bi ditue baten: narrazinorik onena aukeratzeko balioko dauena eta narrazino hori ilustrauko dauen ilustrazinorik onenarena.

Ekimenean 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike eta helduentzako literaturea izango da kategoria bakarra, ipuinak euskera batuan aurkeztu behar dira eta gaia librea izango da. Ipuinak, barriz, originalak, argitaratu bakoak eta beste inongo lehiaketan saritu bakoak, prosaz zein bertsoz idatziak, izango dira.

Lanak aurkezteko epea zezeilaren 9ra arte egongo da zabalik. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu