Bizkaiko Kultura Txartel guztiak saldu dira
2017-12-20 13:20 KultureaGabonetan kultureagaz lotutako produktuen konsumoa bultzatzeko atera zituen.
Aurreko urteetan legez, aurten be erantzun bikaina izan dau Bizkaiko Kultura Txartelaren kanpaineak herritarren artean. Urtarrilaren amaierara arteko epea egon da erosteko, baina, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez, salgai jarritako bono guztiak agortu dira dagoeneko. Abenduaren 11tik, beraz, 12.750 bono saldu ditue.
Foru Aldundiagaz batera, Kutxabank eta Cecobi merkatarien patronala dagoz Kultura Txartelaren kanpainearen atzean. Kultureari eta merkataritzeari bultzadea emotea da helburua. Hiru klasetako bonoak dagoz:
A klasekoak 32 euroan saldu ditue eta 40 euroko gastua egiteko balio dabe, honako produktuetan: Gaztelaniako zein atzerriko hizkuntza bateko edozein produktu kultural, esaterako liburuak -testu liburuak edo profesionalak izan ezik-, musikea edozein euskarritan eta zinemea DVDan.
B klaseko bonoak, ostera, 28 euroko prezioa izan dau eta Bizkaian gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza baten antolatutako zuzeneko ikuskizunetako (antzerkia, jantzea...) sarrerak erosteko da, baita museotan sartzeko be. Kasu honetan be, 40 euroren truke aldatu leiteke.
Azkenik, C klaseko bonoak 24 euro balio dau, eta 40 euroko gastua egiteko aukerea emoten dau, euskerazko produktu kulturaletan zein zuzeneko ikuskizunetan.
Bonoak erosi dituenek urtarrilaren 31ra arteko epea daukie horreek erabilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!