Jabier Kalzakortak baladen antologia argitaratu dau
2017-12-20 12:10 KultureaEuskerazko piezen aukeraketea eta honeen gaztelaniazko itzulpena dakarz.
Herri-literaturan aditua da Jabier Kalzakorta ikerlari markinarra, eta euskal balada tradizionalen arloa da gehien landu dauen gaietako bat. Oraingo honetan be, baladen inguruko lana plazaratu dau, Labayru Fundazinoak jakitera emon dauenez. Euskal baladak / Baladas vascas antologia erako liburua da, Muelle de Uribitarte etxeagaz argitaratua. Euskal balada adierazgarrienetako batzuk aukeratu, eta erderazko itzulpen eta guzti aurkeztu ditu.
Liburua aurkezteko ekitaldia abenduaren 19an egin dabe Cámara liburudendan, Bilbon. Egileagaz batera egon dira José Ramón Blanco editorea eta Josu Bijueska Deustuko Unibersidadeko irakaslea.
Baladak gure herri-literaturako genero berezia da. Poema narratibo honeetan gai historikoak, maitasunezkoak, heriotza bortitzekoak jorratzen dira. Gaur egunera arte heldu jakuzanak Jabier Kalzakortak batu ditu, lehenago Antonio Zavala zanak egindako lanari jarraituz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!