San Tomasetan euskeraz egiteko kanpainea abiatuko dabe
2017-12-19 11:33 Euskerea berbagai30.000 liburuxka banatuko ditue Bilboko azoka honetan.
Herritarrek lehen berbea euskeraz esan daien animetako, Bilboko Udalak 30.000 liburuxka banatuko ditu abenduaren 21ean, eguenean.
Euskera eta Hezkuntza Sailaren helburuen artean dago ahalik eta herritar gehienek euskerea egunero erabiltea, gizartea elebiduna izateko. Horretarako, alkarrizketa guztietan lehen berbea naturaltasunez euskeraz izatea proponiduten dabe.
San Tomas azokearen harira, hainbat gaztek liburuxkak banatuko deutsiez jaigunera sartzen diranei: Arenalera Zingira kaleko sarrera gunean; Arenaleko zubian; eta Erribera kalean, Arriaga Antzokiko atzeko aldeko tranbiaren geltokiaren parean. Metroko Zazpi Kaleetako geltokiko urteera bietan be jarriko dira.
Liburuxkearen bidez, ahalik eta lagun gehienakana heltzea da asmoa, San Tomas eguneko jai giroan euskeraz ondo pasetako. Jenteari lehenengo pausua egiteko adorea emon nahi deutsie, euskeraz dakienek euskeraz egin daien.
Santo Tomas azokan be… lehenengo berbea euskeraz… izango da leloa. Liburuxkeak hainbat berba modu dibertigarrian ezagutzera emon nahi ditu, galdu ez daitezan; esate baterako, hainbat maitasun-esapide (pitxin, laztana, kuttun, bihotza…) edo azokako berbak jasoten dituan hiztegitxu bat. Liburuxkea gordeteko eta etxera eroateko pentsauta dago. 2018. urtean be esaten dogun lehenengo berbea euskeraz izatea bultzatzen da bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!