‘Paisaia biziak’ dakarz Ana Undurraga artisteak Bilbora

Bizkaie! 2017-12-19 09:29   Kulturea

Naturea eta Bilboko industria, uri eta kultura giroa erakusten dabe artistearen obrek.

'Neguko paisaia' obrea ikusgai dago erakusketan | Ikusi handiago | Argazki originala

Burgosen jaio zan Ana Undurraga orain dala 59 urte, baina egun Leioan bizi da. Biologoa ikasketez eta administraria lanbidez, txikitatik gustatu izan jako margotzea, izan be, bere aita margolaria da eta umetatik egon da arte munduagaz hartu-emonetan.

Undurragaren inspirazino iturria naturea izan da beti eta AUA Bilbao Gallery-n ikusgai dagoan Paisaia biziak izeneko obra bilduman, naturako paisajeetan oinarritutako formatu handiko zortzi akuarela aurkeztu ditu. Erakusketako beste 32 koadroak, barriz, formatu txikikoak dira eta Bilboko industria, uri eta kultura giroa jasoten ditue.

Leioako artistea 80ko hamarkadan hasi zan maisu baten ondoan pintetako teknikak lantzen. Lehenengo hamabost urteak oleoagaz emon zituan. Azken urteotan, aldiz, akuarela teknikearen barrikuntzearen ikerketan ibili da.

Azken buruan, 90eko hamarkadan margolari ibilbideari ekin eutson artisteak eta bakarkako erakusketak eta kolektiboak be egin ditu orain arte: Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Italian, Portugalen eta Eslovenian, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu