48 artisau parte hartzen dagoz urtarrilaren 7ra arte, 5. Gabonart Azokan
2017-12-18 08:20 KultureaArbasok desagertutako Gabonetako Artisautza Azokearen testigantzea hartu, eta barriro be esperientziari eutsiko deutso.
Bilboko Gabonart Azokea zabalik dago honezkero Arriagako plazako egokitutako gunean. Azokea zabaltzeko ekitaldian, Xabier Otxandiano, Bilboko Ekonomia, Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia zein gizarte, kultura eta ekonomiako beste eragile batzuk izan ziran, berbarako, Bernat Vidal, Gabonarteko zuzendaria.
Aurten be Arbasok, Euskal Herriko Artisau Alkarteak, 5. Gabonart, Gabonetako Artisau Azokea atondu dau Bilboko Arriagako plazan. Orain dela bost urte, Arbasok desagertutako Gabonetako Artisautza Azokearen testigantzea hartu, eta barriro be esperientziari eutsiko deutso.
5. Gabonart abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra arte egingo dabe. Gabonart sektorearen erakusleiho polita izango da. Danetara, 48 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak, halan da be, Euskal Herriko lurraldetik eta baita kanpotik be etorriko dira. Guztien artean osotuko dabe aurtengo Gabonart, Artisautza azokea. Esperientzia honi esker, bisitaria jaubetuko da lanbide zaharrak indarrean dagozala, eta ez dala artisau piezen kalterako. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetauta diseinetan dira. Euretariko askotan, ostera, barrikuntzara joten da eta inspirazino iturria orainean eta geroan topetan dabe. Horregaitik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da. Gabonetako Azokeagaz batera, hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta bisitarien arteko interakzinoa dinamizetako eta, azken batean, bisitaria artisautzearen munduan sartzeko.
Aurten be Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituan lurraldea, 27 artisau izango dira, hain zuzen bere. Gipuzkoak 6 ordezkari izango ditu, Arabak bat eta Nafarroak 3 izango ditue. Horrezaz aparte, Catalunyatik 3 artisau etorriko dira Bilbora, bat Murtziatik eta beste bat Zaragozatik, bat Gaztela-Mantxatik; bat Kanariar Ugartetik eta hiru Cantabriatik, eta beste bat Burgosetik.
Sektoreka, honakoak izango ditu Gabonartek: hamahiru bitxigintzakoak, zazpi ehungintza arlokoak, bi beirakoak, sei larruzkoak eta beste sei zeramikazkoak. Era berean, zura lantzen daben bost izango dira aurten, eta kosmetikeak 3 artisau izango ditu. Ganera, argizarigintzeak erakustoki bat izango dau, eta gauza bera kuadernaketeak, modelatuak, lore sikuak, txotxongiloak eta olibondozko tresnak.
Gabonartek irauten dauen bitartean, erosketa kupoiak zozketatuko ditue.
Gabonart Azokearen sustatzailea
Arbaso da Euskal Dendearen eragilea; Gizarte Izakeradun irabazi asmorik bako alkartea da. Helburu nagusia da euskal artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso izakera nazionala dauen artisauen alkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia ehun artisau-tailer batzen ditu. Helburuak honakoak dira:
- Euskal artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
- Artisautza tradizionala ezagutarazotea eta egunero erabiltea sustatzea.
- Labela edo jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badago kalidade-etiketa bat.
- Euskal artisautzea eta kulturea sustatu nahi daben erakunde publikoen eta pribatuen inplikazinoa lortzea.
- Eguneroko artisauen lana jagotea, berori baita gure ondare kulturalaren etorkizuneko giltzarria. Laburbatuz, belaunaldi barriei ezagutzera emotea gure
herriaren usadioak, kultur tradizinoetan aberatsak gara-eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!