Ikasleak Guggenheim Museoaren Lagun

Bizkaie! 2017-12-15 12:35   Kulturea

Ikasleak, bost euroren truke, Bilboko Museoaren Lagun egin ahal izango dira.

XX. urteurrenaren barruan, Guggenheim Bilbao Museoak lankidetza-hitzarmen bat bultzatu eta sinatu dau Euskal Autonomi Erkidegoko hiru unibersidadeakaz: Euskal Herriko Unibersidadea, Deustuko Unibersidadea eta Mondragon Unibersidadeagaz. Horri esker, erakunde horreetako edozein fakultadetan matrikulautako ikasleak Museoaren Lagun izango dira, bost euroren truke.

Ekimen honen helburua unibersidadeko ikasleak Bilboko museora hurreratzea da, baita honeek jardueretan parte hartu eta erakusketak bisitau daiezen bultzatzea be, izan be, ekimenak ikasketa sasoian jasoten daben prestakuntza personal zein akademikoa osotuten lagunduko deutse.

Ekintza hau tarteko dala, museoak % 75eko deskontua egiten deutse Ikasle Lagun txartelaren egungo prezioaren ganean eta unibersidadeek konpromisoa hartu dabe ekintza hori zabaltzeko, ikasleakaz dituen komunikazino-kanalen bitartez.

Hitzarmenaren ganeko informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu