Alain Urrutiaren obrak Santiago de Compostelan erakutsiko ditue
2017-12-14 11:54 KultureaMirror Rim erakusketea urtarrilaren 28ra arte egongo da Galiziako uriburuan.
DIDAC-DARDO gaur egungo artearen zentroak euskal artista baten erakusketea ikusgai izango dau hurrengo asteetan. Alain Urrutia bilbotarraren obrak batu ditue Mirror Rim izeneko erakusketan, bihar, abenduak 15, hasita eta urtarrilaren 28ra arte. Didac Fundazinoak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatu dabe.
Isladak dira Urrutiak erakusketan batu dituan artelanen gaia, izenburuak adierazoten dauen legez: mirror rim espiluaren ertza da ingelesez, eta ganera, palindromoa da, alderantziz bardin irakurten da. Hamaika obra dira guztira eta ezaugarri berezi bat daukie, hau da, irauli egin leitekezala; horrek esan nahi dau azpikoz gora jarrita be bardin ikusten dirala alderdi plastikotik, ardatz bertikal baten inguruan egindako irudiak diralako. Hain zuzen be, Santiago de Compostelako erakusketa honetan norantza baten erakutsiko ditue artelanak, eta 2018ko maiatzean, Lisboan antolatu daben erakusketan beste norantzan ipiniko ditue.
Santiago de Compostelako erakusketa honegaz batera, Alain Urrutiaren lana batzen dauen liburua be aurkeztu dabe. Azken bost urteotan martxan izan dituan proiektuak agiri dira, baita bilbotarraren ibilbideagaz lotutako beste eduki batzuk be: Guggenheim Museoko komisario Geaninne Gutierrez-Guimaraes-en testu bat eta Urrutiaren eta David Barroren arteko alkarrizketa bat.
Alain Urrutia Bilbon jaio zan 1981ean eta EHUn lizentziau zan, Arte Ederretan. Milango Academia de Brera-ren titulua be badauka. Sormen bekak eta bestelako proiektuak tarteko, mundu guztian ibili da, eta gaur egun Londresen bizi da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!