Artea eta liburugintzea Bilboko BALA azokan
2017-12-14 10:01 KultureaEskuz egindako liburuak eta edizino artistikoak ikusi ahal izango dira bihartik domekara arte.
Bilboko Plaza Biribileko Cafe La Granjan, bihar hasi eta domekara arte egingo dabe BALA, uriko Arte Liburuaren Azokearen bosgarren edizinoa. Banizuke Nizuke alkarteak atondutako feria honetan, eskuz egindako liburuak eta edizino artistikoak ikusi ahal izango dira eta honegaz batera, tailerrak, berbaldiak eta musikea be egongo dira.
Ohiko formatuetatik harago, liburuaren ganeko esperimentazinoan eta ikerketa artistikoan sakontzen daben edizino-moduak batzen ditu azoka berezi honek.
BALA plataformea izan nahi dau euskal eremuko edizino independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko, liburuak, katalogoak, autoedizinoak, argitalpen originalak edo fanzineak eta alkarrizketarako gunea sortzeko.
Azokeara sartzea dobakoa izango da eta bihar, etzi eta etzidamu goiz eta arrastiz egongo da zabalik. Egitarau osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!