Bikain – Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak jaso ditue bart 35 erakundek
2017-12-14 08:15 Euskerea berbagaiEsparru sozio-ekonomikoan, euskerearen presentziaren, erabilerearen eta hizkuntza-kudeaketearen normalizazino-mailea egiaztatzea da Bikain Ziurtagiriaren egitekoa.
Lagun asko batu da bart Bilboko Euskalduna Jauregian egindako IX. Bikain Euskararen Kalidade Ziurtagiriaren banaketa ekitaldian. Oholtzan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea; Nuria Agirre, Laboral Kutxako Giza Baliabideetako zuzendaria; eta Roberto Larrañaga, Confebask-eko presidentea.
Danetara, 35 erakundek jaso dabe ziurtagiria, horreetatik 16-k goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dabe; 17-k tartekoa dan zilarrezkoa eta 2-k oinarrizkoa. Apustu honen bidez erakundeek euskerea euren lan jardueran txertatzeko gogoa berretsi dabe. Bikain Ebaluatzaileen Klubean 666 ebaluatzaile dagoz eta horreetatik 123 kidek egin ditue aurtengo ebaluazino lanak. Guztira, 329 erakundek hartu dabe Bikain ziurtagiria azken urte honeetan.
Ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua be izan da, hainbat enpresa eta erakundetako ordezkariakaz batera. Konbidaduen artean, besteak beste, Bikain Ziurtagiria eskuratu daben erakundeetako ordezkariak, Ebaluatzaileen Klubeko kideak, enpresaburu zein kooperatiba alkarteen goi-ordezkariak, euskal kulturgintzako ordezkariak, edota administrazinoetako, alderdi politikoetako nahiz sindikatuetako ordezkariak izan dira. Ekitaldiaren izenburua Garapenaren Lengoaia izan da eta bertan puntako erakundeen lan-tresnea euskerea dala berretsi da. Lengoaia hizkuntzatik harago doa, jarrerea bera, eten barik hobetzeko nahia lengoaiaren barruan koka daiteke.
Esparru sozio-ekonomikoan, euskerearen presentziaren, erabilerearen eta hizkuntza-kudeaketearen normalizazino-mailea egiaztatzea da Bikain Ziurtagiriaren egitekoa. 2008tik egundaino Bikain Ziurtagiria izan da kalidadezko euskerearen bermea erakundeetan, eta danetara 329 erakundek dabe ziurtagiria (batzuek bat baino gehiago dabe); 67.200 langile inguru ditue enpresa horreek.
Azkenengoz ziurtagiria jaso daben 35 erakunderen artean, danetariko erakunde pribatu eta publikoak dagoz: industria nahiz teknologikoa arlokoak, zerbitzuetakoak, asistentzialak, garraioetakoak, hezkuntzakoak, aholkularitza-alorrekoak baita administrazinokoak be. Aurten Ziurtagiria jaso daben % 63 Gipuzkoako erakundeak dira, % 34 Bizkaikoak eta % 3 Arabakoak; horreek guztiek egiaztatu dabe garapen-maila bat edo beste euskerearen erabilera, presentzia eta kudeaketan.
Bikain Ziurtagiria kanpo-ebaluazino bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazino horretan, besteak beste, EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan eta zelan kudeatzen diran egiaztatzen da. Ebaluetan diran ardatzak ondorengoak dira: zerbitzu ardatza (erakundearen irudia eta bezeroagazko/herritarrakazko hartu-emonak), eta lan-hizkuntzea (barruko-komunikazinoa eta lan-tresnak, personen kudeaketak, kanpo-hartu-emonak eta kudeaketa-sistemea). Kanpo-ebaluazino horreek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten ditue era altruistan, lan-sektore askotarikoak, baita profil desbardinetakoak be.
Kontuak kontu, aurten parte hartu daben erakundeek dagoeneko jaso dabe ebaluazino-txosten bana beren indargune nahiz zer hobetuen barri zehatza emoten deutsena, lortutako puntuazino eta horren araberako ziurtagiriagaz batera; hori guztia, lan-ibilbide desbardinetako ebaluatzaile talde batek egina.
Eusko Jaurlaritzeak sortutako ziurtagiri ofiziala da Bikain, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kudeatzen dau, eta eginkizun horretan hasieratik izan dau Artezkaritza Kontseilua osotzen dauen erakundeen atxikipena: Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundiak, EUDEL-Euskal Udalen Alkartea, Euskal Enpresarien Konfederakuntzea (CONFEBASK), Gipuzkoako Enpresarien Alkartea (ADEGI), Bizkaiko Enpresarien Konferederazinoa (CEBEK), Arabako Enpresariak (SEA) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoa. Bikain Euskararen Kalidade Ziurtagiria, publikoa eta dobakoa da eta hiru maila ditu: oinarrizkoa edo Bikain baltza (200 puntu gitxienez); Tarteko mailea edo Bikain zidarra (500 puntu gitxienez) eta Goi maila edo Bikain urrea (800 puntu gitxienez).
Ziurtagiria irabazi daben erakundeen zerrendea:
Oinarrizko ziurtagiriak:
Hezi eta Ikasi, S.L.
LKS Ingenieria, KOOP. E.
Maila ertaineko ziurtagiriak:
Batz S. Coop. (Igorre)
Bidegintza G.E. K.
CAF Beasaingo Lantegia
Copreci S. Coop.
Goimek S. Coop.
Goxara S.L.
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - EHU/UPV
Ingurumena Advanced Technologies
Izan Zentroa
Lauka Centro de Estudios e Intervenciones Psicológicas S.L.
Maier S. Coop.
Orkli S. Coop.
Sollube Autoeskola (Gernika)
Ulma S. Coop.
Unibasq
Urrutia Edariak S.L.
Zalbidar Elizateko Udala
Goi mailako ziurtagiriak:
Ajangizko Udala
Anoetako Udala
Aulestiko Udala
Beasaingo Udala
Bidelan Gipuzkoako Autobideak, S.A.
Cikautxo S. Coop.
Danobat S. Coop.
Eika S. Coop.
Erroitz
Goizper S. Coop.
Herritar Berri S.L.U.
Ikaztegietako Udala
Irurako Udala
JMA Alejandro Altuna S.L.U.
Kimu bat
Matz-Erreka S. Coop.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!