Film Laburren Jaialdia egingo dabe Bilbon, abenduaren 18tik 23ra
2017-12-13 09:22 KultureaDanetara, 59 film labur proiektauko ditue.
Bost urte dira honezkero, Egunik Laburrena ekimena Bilbon egiten hasi ziranetik, honakoa Film Laburraren Nazinoarteko Egunaren bersino bilbotarra dala dinoe antolatzaileek. Urtero, abenduaren 21ean, neguko solstizioagaz, eta urteko gaurik luzeenagaz, bat eginik atontzen daben nazinoarteko ekimena da eta film laburrak aldarrikatzeko eta gizarteratzeko helburua dau.
Abenduaren 18tik 23ra egingo dabe aurten zikloa eta bertan, proiekzinoak eta bestelako jarduerak izango dira, uriko bazter guztietako publikoa formatu honetara hurreratzeko, kalidade egiaztatua daben film laburren programazino bat doban eskainiz.
Bilboko Udalak eta Platanoboligrafo produkzino-etxeak atontzen dabe ziklo hau. Danetara, 59 film eskainiko dira sei egunez, horreetatik bi estrainaldiak izango dira eta beste hamabi Bilbon aurretik proiektau bakoak. Pelikulen ostean, barriz, mahai-inguruak egingo ditue film horreen zuzendariakaz batera.
Kalidadezko lanak eskaintzea da Egunik laburrena ekimenaren helburua, baina ekitaldi edegia da: Erakundeek, alkarteek eta herritarrek bat egin leikie, film laburren aldeko aldarrikapena euren auzora eroanda.
Egitarau osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!