Amaia Elizaran eta Mystérieuses Coiffures, Karrikan-en irabazle

Bizkaie! 2017-12-12 12:56   Kulturea

Originaltasunagaitik eta planteamendu artistikoagaitik aukeratu ditue.

Mystérieuses Coiffures konpainia | Ikusi handiago | Argazki originala

Amaia Elizaranen Block jantza garaikideko piezea, eta Mystérieuses Coiffures konpainiaren La leyenda del hombre pájaro ipuin onirikoa izan dira Karrikanen, kaleko arteen sorkuntzea bultzatzen dauen plataformearen, bigarren edizinora aurkeztu diran hogei proiektuen artean aukeratutakoak. Lan bi horreek dira Karrikaneko kideek gehien balorau dituenak, originaltasuna, planteamendu artistikoa, exijentzia eta proiektuen bideragarritasunagaitik.

Karrikan, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko, Hendaiako eta Libourneko udalek, Euskal Herriko mankomunidadeak - Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osotutako plataformea da, eta Pirinioen alde bietan kaleko arte eszena sorkuntzak bultzatzea eta laguntzea dau helburu. Bazkide laguntzaileen artean Arrigorriagako, Iurretako eta Zarauzko udalak dagoz. Karrikanek Akitania-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdeagaz hitzarmena izenpetu dau, Pirinioetako alde bietako eragileen artean lankidetza-proiektuak sustatu eta eskualdeen arteko harremanak sendotzeko, eta bertako garapena laguntzeko jarduerak egiteko.

Aukeratutako proiektuei jagokenez, Block emakume biren jantza ikuskizuna da, Amaia Elizaran bera eta Leire Otamendi, eta gorputzaren bitartez sortzen dabe loturea. La leyenda del hombre pájaro lanari jagokonez, Christophe Pavia artistea eta Mélanie Spettel antzezle eta jantzaria alkartuko ditu, gizon-txoria jaioko dan habia handian zentrauko dan piezan. Ikuskizun bien sorkuntza prozesua maiatzera arte luzatuko da, Karrikanek eskainitako hainbat arte egoitzatan. Estreinaldia, barriz, 2018ko maiatzaren erdialderako aurreikusten da, Hendaiako Mai du théatre jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu