XXII. Euskal Dendeak be ateak edegi ditu Durangon
2017-12-07 08:49 KultureaArtisautzearen balioa nabarmendu dabe ekitaldian.
52. Durangoko Azokea atontzen dauen Gerediagako kideakaz batera, ekonomia, gizarte zein erankundeetako hainbat eragile eta ordezkari izan dira Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala sustatzeko alkartearen XXII. Euskal Dendearen inaugurazino ekitaldian.
Antolatzaileek dinoenez, edegiera ofiziala hunkigarria izan da, izan be, Kultura eta Euskera diputadu Lorea Bilbaok artisautzearen balioa azpimarratu, eta modu berean, euskaldun guztion balioa dala esan dau. Honegaz batera, artisauek egindako lana aintzat hartu eta Euskal Dendan egoteko urteroko ahalegina nahitaezkoa zala nabarmendu dau:
Aurreko urteetako jokereari eutsiz, azoka honek Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak batzen ditu. Ganera, azoka esparruak muga fisikoak dituan arren, aurten artisau gehiago izango dira: danetara, 54, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak, igaz baino bi gehiago.
Bestalde, bertan izango diran firma askok lehen aldiz parte hartuko dabe eta datu legez baino ez bada be, 20 profesional batuko dira aurten; hortaz, hori be bada barrikuntzea. Artisauetatik % 37k estreinakoz parte hartuko dabe azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emoteko asmoagaz.
Lurraldekako parte hartzeari jagokonez, Bizkaiak izango dau ordezkari gehien, hogeita sei artisau. Gipuzkoatik hamahiru etorriko dira eta Nafarroatik zortzi. Arabarrak sei izango dira, igazko kopuru bera, eta lapurtar bakarra.
Sektoreka, metalgintzea, zeramikea eta ehungintzea dira ordezkari gehien dituenak, 10, 8 eta 7 tailer, hurranez hurran. Aitatzekoa da baita be nekazaritzako elikagaien sektorea, bere lekua egin dauelako Euskal Dendan; zazpi aditu izango dira bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!