'El autor'
2017-12-05 12:11 Zinema kritikakIstorioa ez da ondo zarratzen eta ebatzi barik geratzen da.
- Iraupena: 112 min.
- Herrialdea: Espainia.
- Zuzendaria: Manuel Martín Cuenca.
- Gidoia: Manuel Martín Cuenca, Alejandro Hernández (Javier Cercasen elebarrian oinarrituta).
- Aktoreak: Javier Gutiérrez, Antonio de la Torre, Adelfa Calvo, María León, Adriana Paz, Tenoch Huerta, Rafael Téllez, Craig Stevenson, Miguel Ángel Luque...
- Generoa: Dramea / Literaturea.
- Balorazinoa: 3/5
Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurten lehiatu dan film hau Javier Cercasen elebarri baten oinarrituta dago eta idazle frustradu baten istorioa dakarsku.
Javier Gutiérrez aktorea da protagonistea. Gutiérrezek bikain egiten dau gizon patetikoaren papela eta holan erakusten dabil Vergüenza telesailean be. Personaia bi horreen artean antzekotasun asko dagoz, biak asmo handiko eta umiltasun gitxiko gizonak dira.
Telebistakoak artistea izan nahi dau; film honen protagonisteak nobelagile entzutetsua izateko tramankulu guztiak erabiliko ditu, errealidadea moldatzen saiatuz.
Altzaririk bako etxe baten jazoten da El autor. Holakoa da filma be: aseptikoa, hotza, biluzia, zeozelan esateko. Ganera, emoten dau zuzendariak ez dauela topau jagokon tonoa: satirea batzuetan, beste batzuetan thrillera… Hobeto funtzionetan dau komedia azalaretzen danean eta, batez be, bigarren mailako personaien bidez: bulegokide astuna, emazte txundigarria, atezain sutsua...
Amaierea da gitxien gustau jatena, izan be, gidoiari ezusteko norabide aldaketa bat emoteko asmoz, istorioa ez da ondo zarratzen eta ebatzi barik geratzen da, sinisgarritasuna galtzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!