Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain emeritu izango dira

Bizkaie! 2017-12-01 13:26   Euskerea berbagai

Beraz, euskaltzain oso izateko hutsune bi sortu dira Akademian.

Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain arte, euskaltzain oso izan dira Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai. Baina 75 urte bete dituen ezkero, Euskaltzaindiak zemendiaren 24ko Osoko Bilkuran erabagi eban biei euskaltzain emeritu izendapena emotea.

Euskaltzaindiaren Arautegiaren eta Barruko Erregelen arabera, euskaltzain osoak emeritu izatera pasetan diranean, euren lekua hutsik geratzen da, eta hareen ordez beste euskaltzain oso bat aukeratu behar da. Uribarren eta Torrealdai aurrerantzean emeritu izango diranez, beraz, hutsune bi daukaz orain Akademiak.

Euskaltzain oso barri biak aukeratzeko prozesua martxan egongo da aurrerantzean. Hurrengo osoko bilkura bietan, leku horreek hartzeko hautagaiak aurkeztu leikiez euskaltzainek. Hirugarren batzarrean, bozketea egingo da aurkeztutako hautagai guztien artetik bi aukeratzeko. Euskaltzaindiak dino zezeilean izango dala azken bozketa hori.

Euskaltzain oso bihurtzeko hautagai izateko, hiru euskaltzain osoren bermea eta izenpea behar da. Ganera, zerrenda bat aurkeztu behar da, hautagaiaren  merezimenduak zehaztasun guztiak azalduz.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu