Anjel Lertxundi 'Horma' liburuagaz dator
2017-12-01 10:34 KultureaIdazleak itzultzaile bat aukeratu dau istorioaren narratzaile izateko.
Anjel Lertxundik guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, bikote baten arteko hartu-emona eta beste hainbat kontu ditu aztergai Horma liburuan (Erein). Horretarako, idazleak hasieratik argi izan dau narratzailea itzultzaile bat izan behar zala, holako personaia bat modu literario baten sartzea polita iruditu jatan, badalako gure gizartean holako aura handi bako persona bat eta hori itzultzailea da, jentearen pertzepzinoaren aldetik, grisa da.
Protagonistea hizkuntza batetik bestera berbak eta egiturak interpretetan espezialista bat da, baina maila personalean, arazoak ditu inguruko jenteagaz komuniketako orduan. Umezaroan jazotako pasarte lauso batzuk nahasten jakoz buruan, Martagaz bikote harremanari ekin behar deutson une berean eta noiz eta amari, kode hareek erraz itzuliko zituan persona bakarrari, memoria hutsitzen eta hondatzen jakon sasoian.
Memoriari be tarte handia eskaini deutso egileak liburuan, izan be, memoriarik bako persona, taldea edo herria, biluzik geratzen dan elementu bat besterik ez da, Lertxundiren arabera.
Anjel Lertxundi Orion jaio zen 1948an eta 1970ean bere lehen lana argitaratu eban: Hunik arrats artean ipuin bildumea. Ordutik hona, elebarriaz eta ipuinez ganera, artikuluak, saiakerak eta ume eta gazte literaturea landu ditu. 1973an umezaroko bizipenez osotutako elebarria argitaratu eban, Goiko kale izenburupean.
1983an, Hamaseigarrenean, aidanez elebarria idatzi eban. Aise eman zenidan eskua (1979), kontakizun laburren bildumea, eta Ajea du Urturik (1971) eta Tobacco days (1989) elebarriak be argitaratu ditu idazleak. Gerokoak dira Carla (1989), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994) eta Infrentzuak saileko Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996) eta Letren Kalekantoitik (1996) liburuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!