Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeak jaso dau bart Argia Ereiten Saria
2017-12-01 10:18 Euskerea berbagaiJarraitu daigun euskerearen argia ereiten, nork bere arloan, nork bere zelaian, nork bere kantxan, euskerearen aldeko partidua danon artean irabazi behar dogulako.
Imanol Landa alkate getxotarrak Argia Ereiten Euskera saria emon eutson bart Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskerea sustatzeagaitik. Fadurako kiroldegiko batzar aretoa ganezka egoala, lagun, senide eta jente ugari hurreratu zan. Aurten saria Ibon Garagartza artista gazteak egindako ikurra, forma paraleloz ootutako eskulturea izan da.
Landak kirol taldea zoriondu eta nabarmendu eban aurtengo sariak ederto erakusten dauela euskerearen zeharlerrotasuna, emakumeek egindako kirola saritzen dalako eta kirolari horreek gazteak diralako, horregaitik nire poza da hirukotxa. Aixerrota taldea saritzeak jatorriz ekintza osasuntsu eta pozgarri bat saritzea da eta euskereak holakoak behar ditu, berez satisfazinoa eskaintzen daben jarrerak euskereagaz lotu behar ditugu eta zer hobea kirola baino. Alkateak Getxo Kirolakek euskerea eta kirola buztartzeko egiten dauen esfortzua gogoratu ondoren, herritarrak konbidau zituan datorren domekan, abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Areetan ospatuko dan ekitaldian parte hartu deien: Hemendik urteetara Getxoko euskerearen historia idazten danean, Aixerrota Boleibol bide urratzaile legez agertuko da, amaitu eban Alkateak.
Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldearen izenean, Alberto Olalde presidenteak eta Maider Santxok jaso eben saria. Pozik eta eskerrak emon ondoren, agertu eben tantoz tanto jokatzen ditugu partiduak, tantaz tanta izerditzen dogu kamisetea eta tantoz, tantaz eta sendo defendiduko dogu euskal boleibola eta euskal kirola. Jarraitu daigun euskerearen argia ereiten, nork bere arloan, nork bere zelaian, nork bere kantxan, euskerearen aldeko partidua danon artean irabazi behar dogulako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!