'Arte al agua. Los bacaladeros de Terranova'
2017-11-29 12:34 Zinema kritikakGure iraganari begirada oso interesgarria da.
- Zuzendaria: Olivier van der Zee.
- Gidoia: Olivier van der Zee, David Berraondo.
- Musikea: Pascal Gaigne.
- Argazkia: Olivier van der Zee.
- Produktorea: Sincro Producción.
- Balorazinoa: 3/5
Zinebi festibalean estreinau eta gero, pantailetara heldu da Ternuan ibilitako euskal arrantzaleen ganeko dokumental interesgarri hau. Gizon horreek zelako baldintza latzetan egiten eben lan islatzen da filmean, euren ezbehar eta sufrimenduak, baita euren amesak eta motibazinoak be.
50, 60 eta 70eko hamarkadetan jarri dau arretea Olivier van der Zee zinemagileak. Sasoi hareetan, ehunka itsasontzi abiatzen ziran Ternua aldera, makailao bila. Sei hilebete itsasoan emon eta gero, milaka tona ekarten zituen Pasaiako portura. Baina dana amaitzen hasi zan 1970 hamarkadearen amaieran, makailaoaren urritasuna ikusita, Kanadak kalak itxi zituanean.
Dokumentalak arrantzale izandako horreen testigantzak batzen ditu, irudi erreal askogaz. Irudi horreek arrantzaleek eurek hartu zituen Super Zortzi kamarearen bidez. Baina istorio personal honeetan hutsune handia dago: emakumezkoena. Arrantzaleen hainbat alabak berba egiten dabe, baina emazte batek be ez. Emakume horreek lehorrean geratzen ziran seme-alaba piloa hezten laguntzino barik, gizonak itsasoan sei edo zortzi hilebete emoten zituan bitartean. Ganera, arraina heltzen zanean, lonjetan egiten eben lan oso diru gitxiren truke. Euren bildurrak eta zailtasunak lehen eskutik ezagutzea gustauko jakun.
Kontuak kontu, metrajea luzeegia dan arren, oso gomendagarria da pelikula hau. Gure iraganari begirada oso interesgarria eskaintzen deusku.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!