2017/11/28 - 2017/12/02
Araban, EHUko Arabako Campusean eta Dendarabako Fundación Vital gelan | Ikus-entzunezkoakCortada 2017 - Gasteizko Film Laburren Jaialdia
Danetara, 66 film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean, eta proiekzinoak Vital Fundazioa Kultur aretoan egingo ditue. Fikzinoak, animazinoak eta dokumental laburrak eskainiko ditue, baina euskal produkzinoek eta film arabarrek be tartea izango dabe Gureak eta Hemengoak ataletan, hurranez hurran.
Cortada film laburren jaialdia erreferente bilakatu da Euskal Herrian eta Estadu espainiarrean; horren erakusle, aurten 1.590 film labur jaso ditue antolatzaileek, igaz baino 312 gehiago, eta orain urte bi baino 1.000 lan gehiago.
XXI. edizinoa, ganera, abenduaren 2an amaituko da eta, beraz, Euskerearen Egunaren harian, Euskal Zinemearen Eguna ospatuko dabe, eta Gureak saileko filmak zein EHUskarabanda Bideomaratoia lehiaketan aurkeztutakoak proiektauko ditue.
Egitaraua eta informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!