Gune morea barriro Getxoko jaietan
2026-07-14 10:19 KultureaErasoen biktimak jagoteko eta laguntzeko zuzena eta berehalakoa da.
Indarkeria matxisteari buruz sensibilizetea dira Getxoko Udalak, beste urte batez, udalerriko jai jentetsuetan jarriko dauen Gune Morearen helburua.
Gunea toki segurua eta lasaia izango da, karpa baten azpian, erasoa jasan dauen emakumeari edo LGTBIQA+ personeari laguntzeko eta emakume profesionalek artatu eta aholkuak emon deiotsezan.
Arretea biktimak jagoten zein hareen eretxi eta nahien aurreko errespetuan oinarrituta egongo da. Gainera Ertzaintzeagaz, Udaltzaingoagaz eta Udalaga koordinauko dira, eta eskura dagozan zerbitzuei buruzko informazinoa be emongo deutsee baita Udalaren jarduera, koordinazino eta erantzun publikorako protokoloaren aktibazinoari burukoa be.
Amaia Aguirre alkatea eta Carmen Diaz Gizarte Kohesinoko zinegotzia bat etorri dira barriro esatean “Getxoko Udalak berretsi egin nahi dau jai seguruakaz dogun konpromisoa, indarkeria matxistarik bakoakaz eta persona guztiak errespetetetan dituen jaiakaz. Horregaitik, veste urte batez, Puntu Morea arreta, laguntza eta sensibilizazinorako gune bezela jarriko dogu. Bertan emakume profesionalek berehala lagunduko ditue behar daben emakumeak. Holan, jai-batzordeakazko eta kolektibo feministakazko koordinazinoa indartzen jarraitzen dogu, erasorik bako jaiak izateko pausuak emoten jarraituz”.
Egunak eta ordutegiak
Gune morea hurrengo egunetan eta ordutegigaz jarriko da:
- Aixerrotako paellak: garagarrilaren 25eko arratsaldean eta gauean.
- San Inazio jaiak, (Algortako etorbidean): garagarrilaren 29tik abuztuaren 1era arteko gauetan.
- Romoko jaiak (Santa Eugenia eta Kresaltzu kaleen artekoan): abuztuaren 5, 6, 7 eta 8ko gauetan.
- Portu Zaharreko jaiak (txosna gunearen ondoan): abuztuaren 12tik 15era arteko gauetan.
- Mesedeetako jaiak, Areetan (Andres Larrazabal kalean): irailaren 25eko eta 26ko gauetan.
- Hezetasun jaietan, (parkean): zemendiaren 6ko eta 7ko gauetan.
Arreta-gune moreak artatzen dituen profesionalakaz hartu-emonetan jartzeko aukerea izango da, 747407311 telefono-zenbakira deituta be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
