Boulder App Mungiako rokodromora heltzeko bidea
2026-07-14 07:36 Pil-pileanEskalatzaileen komunidadea konektetea da asmoa.
Aplikazinoak eginda dagozan ibilbideak konsultau, barriak sortzeko eta gainerako erabiltzaileakaz konpartiduteko aukerea emoten dau, udaleko boulderraren erabilera dinamikoagoa eta alkarlanean oinarritutakoa sustatuz.
Mungiako Udalak Boulder App barria jarri dau martxan, udal rokodromorako diseinautako aplikazino barria, erabiltzaileek esperientzia osoagoa, praktikoagoa eta interaktiboagoa izan deien. Tresnea dagoeneko eskuragarri dago eta eskalada-bideen konsultea errazteko eta komunidade eskalatzailearen parte-hartzea sustatzeko sortu da.
Aplikazinoaren bidez, erabiltzaileek boulderreko bide ezbardinak erraz konsultau ahal izango ditue, hareen ezaugarriak ezagutu eta erronka barriak topau. Horrezaz gan, Boulder Aplikazinoa izaera kolaboratiboa dauka, erabiltzaileek bide barriak sortu eta gainerako eskalatzaileakaz konpartiduteko aukerea izango baitabe, instalazinoaren edukia eten barik aberastuz.
Funtzionamendua erraza eta intuitiboa da. Behin deskargauta, erabiltzaileek sortutako blokearen hormeari argazkia atara, hasierea, tarteko heldulekuak eta amaierea markau, jagokon informazinoa gehitu eta bidea argitaratu ahal izango dabe, gainerako eskalatzaileek be probau eta balorau deien.
Ekimen honegaz, Mungiako Udalak udal kirol instalazinoak hobetzearen eta herritarren parte- hartzea, kirola eta erabiltzaileen arteko lankidetzea sustatzeko tresna digitalak erabiltearen alde jarraitzen dau. Boulder App dagoeneko deskargau daiteke Mungiako Kiroldegiko rokodromoan bertan instalautako QR kodea eskaneauta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
