Txikigunea, 'Txiki-Botxo' bihurtuko da

Bizkaie! 2026-07-14 07:48   Pil-pilean

Bilbo ezagutzeko eta biziteko umeentzako uria.

0 eta 12 urte bitarteko umeei eta euren familiei zuzendutako 30 jarduera baino gehiago egongo dira “Txiki-Botxoan”, Bilboko gune enblematikoenetako batzuetan inspirautako sei eremu tematiko handi batuko dituana: Uriko historia, kulturea, auzoak eta tradizinoak ezagutzeko aukerea izango da, olgetearen, parte-hartzearen eta bizikidetzearen bidez.
Irisgarritasuna eta inklusinoa, barriro be, lehentasuna izango dira Txikigunean; horretarako, neurri zehatzak ezarriko dira, besteak beste, zaratabako ordutegi-tarteak (autismoaren espektroko nahasteak (AEN) daben personetzat), zeinu-hizkuntzearen interpretea eta dibersidade funtzionala daben umeentzakoo material egokituak eta elementu irisgarriak.

Casilda Iturrizar Parkeak, Pergoleak eta Ahateen Urmaelak hartuko dabe Txikigunea abuztuaren 23tik 30era, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara, eta aurten be, Aste Nagusiko umeentzako eta familientzako gune handia izango da.

Txikigunea izango da, barriro be, Aste Nagusiko umeen eta familien topagune garrantzitsuena, programazino oso eta askotarikoari esker. Aurten, umeak eta familiak Bilbo ezagutzera konbidauko ditu espazioak, olgetearen, parte-hartzearen eta bizikidetzearen bidez. Txiki-Botxo izenburupean, espazioa Urian inspirautako uri txiki bizi bihurtuko da, eta bertan, txoko bakotxak Bilbo sentiduteko, biziteko eta eregiteko modu bat irudikatuko dau.

Aurtengo edizinoak uriko ikur eta espazio nagusienetan barrena ibilbide berezia proponiduko dau eta umeentzako parkea olgetako prest dagoan benetako mikro-uri bihurtzen dau; bertan ikaskuntzea eta dibersinoa eskutik helduta joango dira. Jardueren bidez, hainbat balio sustatuko dira, besteak beste, autonomia, sormena, erantzunkidetasuna, inguruneagazko errespetua, alkartasuna, belaunaldien arteko bizikidetzea eta Bilboko nortasuna.

Itziar Urtasunek, Bardintasun eta Jaietako zinegotziak, Aste Nagusiko nobedade guztien barri emon dau; Txikiguneak, esperientzia parte-hartzaile eta dibertigarria oinarrituz, Bilbo umeei hurbildu nahi deutse uriaren historia, auzoak, ingurune naturala, tradizinoak eta kulturea ezagutzera animetan ditu. Uria norberarena dala sentidutea nahi dogu, uria jagoten eta errespetetan ikasi deien, bai eta euren familiakaz eta olgetakideakaz batera eregiten ikasi deien be, lankidetzea, alkartasuna eta bizikidetzea lako balioetatik abiatuta.

Zinegotziak gaineratu dauenez, umeentzako parke barritu honek eregiten jarraitu nahi dogun Bilbo irudikatzen dau: uri inklusiboa, iraunkorra, persona guztiek lekua izateko. Olgetearen bidez, umeak protagonista bihurtuk dira, euren autonomia lantzen dabe eta ekintza txiki bakotxak parte hartzen daben komunidadea hobetzeko balio dauela konturatzen dira.

Txiki-Botxok Uriko gune adierazgarrienetako batzuk birsortuko ditu sei gune tematiko handiren bidez, bakotxa bere jarduera eta dinamikak izango dituana:

  1. Itsasadarra, uria egituratzen dauen ardatza eta itsasoagaz dauen loturearen sinboloa.
  2. Pagasarri, natureari, abentureari, ariketa fisikoari eta ingurumenagazko errespetuari lotutako espazioa.
  3. Zazpi Kaleak, Bilboko jatorri historikoa eta tradizinoen, lanbideen eta herri-kulturearen topagunea.
  4. Auzoak, eguneroko bizitearen isla, bilbotarrak hartu-emonetan jarri eta komunidadea eregiten dabe.
  5. Arenala, herritarrak urte osoan zehar batzeko eta alkarregaz biziteko gunea.
  6. Zabalgunea, Uriaren merkataritzea, arkitekturea, kulturea eta uri-eraldaketeari lotutakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu