Gorbeialdeko Kuadrillako Euskaltzaleen Lehenengo Topaketea abenduaren 2an izango da

Bizkaie! 2017-11-27 09:58   Euskerea berbagai

Helburua, Gorbeialdean euskalgintzan dabizen taldeen jarduerarik nabarmenen bildumea egitea da.

Zerk mobiduten gaitu euskaltzaleok, antolatzen, proponiduten eta martxan jarten dogun guztia egiteko?, besteak beste, galdera horri erantzuten saiatuko dira datorren zapatuan, abenduaren 2an, Izarran, Urkabustaizko Kultur Etxean, Gorbeialdeko Kuadrillako euskaltzaleek egingo daben lehenengo topaketan. Helburua, Gorbeialdean euskalgintzan lanean dabizen taldeek, udalerriz udalerri, antolatzen dituen jarduerarik nabarmenen bildumea egitea da. Horrek, gure Kuadrillan euskerearen erabilerea handitzeko egiten dogunaren argazkia plazaratu eta esperientziak trukatzeko be balioko dau.

Hitzorduan hurrengo taldeek hartuko dabe parte: Aramaioko Txirritola Euskara Alkartea, Legutioko euskaltzale-mobimentua, Zigoitiko Euskaraz lan-taldea, Zuiako Baietz42! Ekimena, Arratzua-Ubarrundiako gazte asanbladea eta Urkabustaizko Lan eta Jolas alkartea. Ganera, 2018aren amaieran Euskal Herri osoan egingo dan euskaldunen aktibazino-erronkearen barri emongo deutsee Topaguneko kideek.

Amaitzeko, barriz, Izarrako frontoiko jatetxean kantu-bazkaria (12 €) egingo dabe. Interesauta dagozan pertsona guztientzako edegitako jardunaldia izango da. Bazkarirako izena emon, besterik ez da egin behar eta, beraz, zemendiaren 29a baino lehen mezu bat bialdu hurrengo helbidera: euskara@gorbeialdea.eus

Topaketearen programea osorik, helburuak eta bestelako informazinoa behar izan ezkero, begitu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu