'Sando-me no satsujin' ('El tercer asesinato')
2017-11-10 10:46 Zinema kritikakEsperimentu psikologikoak gustuko dituenak gozauko dau, besteak euren onetik aterako ditu
- Zuzendaria: Hirokazu Koreeda.
- Gidoia: Hirokazu Koreeda.
- Musikea: Ludovico Einaudi.
- Aktoreak: Masaharu Fukuyama, Koji Yakusho, Suzu Hirose, Yuki Saito, Kotaro Yoshida, Shinnosuke Mitsushima...
- Generoa: Thriller. Epai-Dramea.
- Herrialdea: Japonia.
- Iraupena: 124 min.
- Balorazinoa: 2/5
Zinemaldiaren Perlak sail barruan proiektauta, Kore-edaren azken filmak betiko pasinoak eta goraipamenak biztu zituan. Izan be, zinemagile bat jainkotuten danean, zinemazaleek eta, batez be, kritikariek bere obrea maisu-lan bat dala esaten jarraituko dabe, nahiz eta hildako bat legez aspertu diran.
Veneziako Mostratik etorren film honek abogadu eta akusadu baten istorioa kontetan deusku. Hasieratik, akusaduak gizon bat hilten dauela autortzen dau, eta holan ikusten dogu irudietan. Baina pelikulea aurrera joan ahala, guzurraren eta egiaren arteko marrea lausotzen hasiko da, gizonak bere bersinoa hamaika aldiz aldatzen dauen bitartean.
Zuzendari japoniarraren asmoa ikusleakan dudak sortarazotea da, erantzunen bila mantenidutea. Eta lortzen dau, ez dalako ezer ulertzen. Txarrena da zinemagileak berak ez dakiala zer jasoten dan bere istorioan eta ez deutsola ardura. Horrek ez deutso ardura, antza.
Esperimentu psikologikoak gustuko dituenak gozauko dau pelikula honegaz. Besteak euren onetik aterako ditu, luzeegia, nahasgarriegia eta mantsoegia egiten dalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!