'Beitu' gazteentzako komunikabide digitala aurkeztu dau Gaztezulok

Bizkaie! 2017-11-09 10:34   Euskerea berbagai

Aisialdiagaz lotutako edukiak euskeraz jasoko ditue zuzenean sakelakoan.

'Beitu' plataformearen aurkezpena (Argazkia:Gaztezulo) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamalau eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago Gaztezulok sortutako komunikabide digital barria, honegaz gazteek aisialdian dagozanean jasotako edukiak euskeraz eskuratzea nahi dabe.

Gaztezulotik gazteen euskerearen erabilerari erreparau deutsie, euren ustez, azken hamarkadan gazteen euskera mailea hazi bada be, erabilerea ez da hain nabarmena eta euren denpora librean bilatzen dituen edukien artean euskereak ez dau ia presentziarik, gaztelaniazkoa eta ingelesezkoa gora doan bitartean. Horreri bueltea emoteko asmoz eta sare sozialak etenbako informazino eta aisialdi iturri bihurtu dirala kontuan hartuta sortu dabe Beitu, eskuko telefonorako komunikabide digitala.

Beitu Teknologia barrietara egokitzen dan plataforma bat izateko jaio da eta bertan izena emoten dabenek Whatsapp bidez eurek kontsumiduten dituen aisialdi gaiakaz lotutako edukiak jasoko ditue hilero, beti be modu entretenigarrian eta hizkuntza argia eta zuzena erabilita.

Gazteek gazteentzat sortutako tresnea izatea nahi dabe Gaztezulokoek eta horretarako kolaboratzaile sare bat osotzea da asmoa. Honegaz batera, erabiltzaileek plataformea osotuteko aukerea be izango dabe sare sozialetan gustuko dituen edukiak proponiduta.

Beitun-ko eduki gehienek ikus-entzunezko formatuetan egongo dira: bideo laburrak, alkarrizketak, erreportajea, sexu kontsultak… eta kolaboratzaile gazteen ilustrazinoak, bideoak eta abar.

Beitu erabilteko informazinoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu