Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2018ko aurrekontuak aurkeztu ditu
2017-11-08 11:08 Kulturea250 miloe euro izango ditu, igaz baino % 3 gehiago.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur aurkeztu ditu, Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, bere sailaren 2018rako kontuen proposamena. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 250.584.000 euroko aurrekontua izango dau datorren urtean, igaz baino % 3 gehiago.
Kulturearen esparruari jagokenez, igon egingo dira bai museo-sarerako ekarpena eta bai sormen-esparru gehienei laguntzeko kontu-sailak. Hizkuntza politikearen kasuan, igoerarik handiena euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzetan izango da, % 44 gehiago, euskerearen irakaskuntzan B2 mailara arte dobakotasunera heltzeko bidean aurrera egiteko. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak, bestalde, 150.000 euro inbertiduko ditu sedentarismoari aurre egiteko diru-laguntzino deialdi barri batean.
Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo, Zerbitzu zuzendari Carmelo Arcelus eta Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari Miren Arzalluz izan dira, sailburuagaz batera, gaurko agerraldian. Zupiriak nabarmendu dau zelako garrantzia dauen kontuak onartzeak datorren urtean gaur aurkeztutako proiektuak abian izateko.
Sailburuak nabarmendu dau Euskadiko sortzaileen lana babesten jarraitzearen garrantzia. Azpimarratu dauenez, finkatu egingo dira zinemagintzarako laguntzak igazko gehikuntzearen ondoren, % 35ekoa, eta sormen-esparru gehienetarako diru-laguntzinoek gora egingo dabe. Arte eszenikoen esparruko sormenerako laguntzinoek % 8 egingo dabe gora, esate baterako. Igaz baino 163.500 euro gehiago bideratuko dira kultura-jardueren ganeko ikerketara Kulturearen Behatokiaren bitartez, guztira, 173.500 euro.
Museo-sistemarako ekarpena % 5 igongo da. Era berean, Liburutegien sareak igaz baino % 10 gehiago izango dau, danetara eta 150.000 euro bideratuko dira irakurtea ikuspegi ludikotik sustatzea helburu dauen ekimen batera.
Bestalde, Sailak Liburutegi Digital Nazionalaren proiektuaren aldeko apustu nabarmena egingo dau 2018an, eta 400.000 euro bideratuko ditu funtsak digitalizetako eta beste 70.000 horreek katalogetako, bi kontu-sail barriren bidez. Azkenik, 100.000 euro bideratuko dira ondare immateriala babesteko.
Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeari jagokonez, barrikuntza nagusia HABErako ekarpenaren igoerea da eta helburua da aurrera egiten jarraitzea B2 mailara arteko dobakotasuna lortzeko euskerearen irakaskuntzan. Helburu horregaz, euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzinoetarako kontu-saila 1.250.000 eurotik 1.800.000 eurora igongo da, eta horregaz erraztuko da euskerea ikastearen aldeko apustua egiten daben lagunen bidea. Euskaltegi pribaduen finantziazinoan be aurrera egingo da bigarren urtez jarraian.
Euskerearen erabilerea sustatzen jarraitzeko, sailak proiektu ugari aurreikusi ditu 2018rako. Proiekturik garrantzitsuenerako 300.000 euro bideratuko dira: Topaguneagaz eta euskerearen lurraldeetako erakundeakaz batera, biztanleria euskalduna suspertzea izango dau helburu. Bestalde, 200.000 euro inbertiduko dira euskerazko Wikipedia hobetzeko, batez be ikasleen beharrei begira, eta 60.000 euro aurreikusi dira kirolaren esparruan euskerea sustatzeko proiektu baterako.
Sailak 34.000 euro inbertituko ditu ingurune soziolinguistiko euskaldunetan euskerearen erabilerea indartzeko; ikerketea, gazteen arteko erabilerea eta euskerearen erabilerea lan-esparruan izango dira ekimen honen ardatzak. Ez da izango esparru sozioekonomikoan euskerearen erabilpena sustatzeko proiektu bakarra, izan be, lehendik sendotuta dagozen Lanhitz, Euslan eta Bikain ekimenez ganera, esparru sozioekonomikoan euskerea erabilten laguntzeko plan estrategiko bat garatuko da.
Azkenik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak 150.000 euro inbertiduko ditu Mugiment 2020 proiektuaren barruko diru-laguntzino deialdi barrian, sedentarismoari aurre egiteko. Euskadiko goi mailako kirola sustatzeko erreferentzia den Basque Team Fundazinorako ekarpenari beste 100.000 euro gehituko jakoz. Azkenik, dibersidade funtzionala daben kirolarientzako GaituzSport programeak 35.000 euroko ekarpena izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!