'Irrintziaren Oihartzunak' filmak euskaraz egindako lanik onenaren saria irabazi dau
2017-10-27 09:46 ZinemeaPantailatik haragoko jarraikortasuna dauen filma da hau, oroimenean sakontzen dauena eta kontakizun handiek lurperatzen dituen istorioetan bidaiatzen dauena.
EHU, Euskal Filmategia eta Emakunderen babesa izan dauen Irrintziaren oihartzunak (2016) filma Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartenetako bat da; eginbako proiektuak gorabehera, Loyartek ez deutso sekula zinemagilea izateari itxi.
Irrintziaren Oihartzunak, Iratxe Fresneda bizkaitarraren lehenengo filma da. Iratxe Fresneda Delgado Ikus-entzunezkoetan doktorea eta Ikus-entzunezko Komunikazino eta Publizidade Saileko irakaslea da EHU-n 2014tik. Gidoia II, Generoa, Irudia eta Nortasuna eta Komunikazino Publikoaren Zuzendaritzea erakusten dau beste irakasgai batzuen artean.
Doktore-tesiak Eusko Jaurlaritzearen bekea eskuratu eban eta, bertan, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituan. Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibersidadean (Reno, AEB), Lundeko Unibersidadeko Zinemagintza Sailean (Suedia) eta Toulouse II - Le Mirail Unibersidadean (Frantzia).
Irrintziaren Oihartzunak honako zinemaldietan hautatua izan da: 64. Donostia Zinemaldian, Nanteseko 27. Zinemaldian, Espainiako Zinemaldian, 48. Nyon Doc Outlook International Market Nazinoarteko Zinemaldian, Bartzelonako 25. Mostra Internacional Films de Dones Zinemaldian, 5. Sao Pauloko Move Cinema Arte Nazinoarteko jaialdian, Bilboko IX. Zinema Ikusezina jaialdian edo Guangzhou Nazinoarteko Zinema Dokumentaleko Jaialdian (Txina), besteak beste. Hainbat kultur gune eta filmateketan proiektau da: Kataluniako Filmategian, Nafarroako Filmategian, Tabakaleran eta abar.
Bilboko KCD, Film Sozialak/Zinema Ikusezina Nazinoarteko Jaialdia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatzen dau urtero. Gizarte ikuspegi sakoneko filmak eta zinema-aretoetara nekez helduko diran lanak zabaltzea da helburu nagusia. Aurten bederatzigarren edizinoa egin dabe, urriaren 19tik 26ra, Bilboko Azkuna Zentroan.
Bertoko eta kanpoko egileen 80 film aukeratu ditue aurten, horreetako hiru lehiaketaz kanpo. Lau atal nagusitan banatuta: Garapen iraunkorra, giza eskubideak, kultura artekotasuna eta genero bardintasuna.
Zinema Ikusezina jaialdian parte hartuko daben pelikulen artean euskerazko sei egon dira: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea, 2016), Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda), Hotzaren etxea (Imanol Uribe, 2016), Neskatoak (Jon Abril, 2016), Korronteari aurre, euskal baleazaleak Islandian (Joxean Coya Ayudán, 2016) eta Aroak.
Jaialdiaren zuzendari Juan Carlos Velazquezek honakoa azpimarratu eban: Jaialdia hausnarketa eta gaiak plazaratzeko gunea da, eta bizi nahi dogun mundua eregiteko bidean, gizarte kritiko-konprometiduak aurrerapausua emon eta eragin daian. Era berean, adierazo eban aurtengo jaialdiak bertatik bertarako 10.000 ikusentzuleen langatik gora egin dauela (bigarren hezkuntzako, batxillergoko eta lanbide heziketako 6.ooo ikasletik gora); horreiei guztiei Ikusezina Express lehiaketan film laburrak ikusi eta horreen bozketea egin daben 30.000 lagun baino gehiago gehitu behar.
2017ko Palmaresa
- Garapen Jasangarria: Lágrimas de aceite, Marc Gavaldà Palacínena (Perú).
Garapen Jasangrria Aitamen Berezia: Carretera cartonera, Marta Mancusi eta Anna Trentorena (Italia, Brasil, Chile, Argentina).
Genero Bardintasuna: Grab and run, Roser Corellarena (Kyrgyzstan, Alemania, España).
Genero Bardintasuna Aitamen Berezia: Historias para contar, Mirada feminista. Matagalpako Emakume Taldea. (Nicaragua, España).
Emakume batek egindako lan onenari: Los sueños de Idomeni, Amparo Climent-ena (Grecia, España).
Emakume batek egindako lan onenari (Aitamen Berezia): One minute, Dina Naser-ena (Palestina, Jordania, Bélgica).
Giza Eskubideak: 56, Marco Huertasena (España, Madagascar, Noruega).
Giz Eskubideak (Aitamen Berezia): Love, Waddah Alfahed-ena (Siria).
Kulturartekotasuna: Gurumbé. Canciones de tu memoria negra, Miguel Ángel Rosales (España, Portugal, Senegal, México).
Kulturartekotasuna (Aitamen Berezia): “El muro adentro”, de Juan Manuel Ramírez Hermoso (México, Estados Unidos).
Ikasleen Saria: 56, Marco Huertasena (España, Madagascar, Noruega).
Publikoaren Saria: Alalá (Alegría), Remedios Malvarez Baez (España).
Euskeraz egindako lanik onena: Irrintziaren Ohiartzunak, Iratxe Fresnedarena (Euskal Herria).
Euskeraz egindako lanik onena (Aitamen Brezia): La casa del frío, Imanol Uribe (España).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!