Euskerea ikasteagaitik laguntzinoa emongo dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2017-11-03 11:09   Euskerea berbagai

284 personak izango dabe dirua jasoteko aukerea.

Bilboko Udalak 2016-2017 ikasturtean euskerea ikasi daben eta Bilbon erroldatuta dagozan personei laguntzinoa emotea onartu dau.

Udaleko Euskera eta Hezkuntza Sailak euskerea ikasteko diru-laguntzinoen deialdia egiten dau urtero eta aurten honeek izan dira onuradunak: Seme-alabakaz etxerako lanak egin ahal izateko eta familian zein etxean erabilteko euskerea ikasten daben gurasoak, ume eta gazteakaz lan egiten daben begiraleak eta entrenatzaileak edota ikasketa horreek ikasten dabizanak eta diru-sarrerak bermatzeko errentea jasoten dabenak.

Aurten, 156.224 euroko diru-laguntzinoa onartu dabe igazko ikasturtean euskerea ikasi eben 284 personarentzat. Eskaerak aztertu ondoren, diru-laguntzinoa eskatu ahal izateko oinarrietan eskatzen diran erespideak beteten ditue danek.

Urte honetan emondako diru-laguntzinoetatik gehienak, % 84, gurasoei emon deutsiez; % 7 astialdiko begiraleentzat dira eta % 8 diru-sarrerak bermatzeko errentea jasoten dabenentzat.

Euskerea ikasteko diru-laguntzinoen hurrengo deialdia 2017-2018 ikasturterako izango da, eta 2018ko martian abiarazoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu