Jasone Osorok 'Eskularru beltzak' bildumako bigarren alea dakar

Bizkaie! 2017-11-02 12:04   Kulturea

Casting-a da idazleak aurkeztu dauen istorioa.

Joseba Larratxe, Jasone Osoro eta Xabier Mendiguren liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Lau liburutan zehar, sei personaia deskribiduten ditu apurka idazleak, euren ahuleziak eta kemenak, gaitasunak eta ezinak, txanpon beraren aldeak balira legez.

Orain dala hilebete batzuk Eskularru beltzak bildumako lehen liburukia kaleratu eban Osorok Elkar argitaletxeagaz. Boxeoa eban ardatz istorioak, oraingoa, barriz, telebistako saio baterako casting-a izango da eta honek sortuko dituan norgehiagokea eta istiluak, bere dohainakaz nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor aukeratuko. Tartean, mozorro-jai bat be egongo da, kontzertu eta guzti. Babak boxeolariaren eskunarru baltzak jantziko ditu barriro be, ringera itzultzeko. Hainbat bildur eta ikara gainditu beharko ditue protagonistek, bizitzako bidekurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egiteko.

Gazteek zeloak, inbidiak, maitasuna, amorrua, bildurra sentiduten ditue, ilusinoak, burrukarako gogoa momentu batzuetan... hori guztia eguneroko formatuan aldarrikatu nahi izan dau Elgoibarko idazleak: Gaur egungo gazteek daben mundu digital horren aurrean, papelak eta eskuz idazteak daukan poterea.

Jasone Osorok barriro egin dau saltoa gazte literaturara Eskularru Beltzak bildumeagaz. Idazleak 2015ean, Agustin Zubikarai Bekeari esker, 12etan bermuta helduentzako liburua idatzi eban. Jara eta Ezekiel personaien istorioak be sortu ditu gaztetxuentzat.

Joseba Larratxe Josevisky izan da ilustrazinoak egin dituana. Marrazkilari eta komikigile hau Irunen jaio zan eta arkitekturea ikasi eban. Hainbat komunikabidetan kolaboretan dau eta erakusketak be egin izan ditu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu