#Botaba egitasmoa zemendiaren 8an hasiko da

Bizkaie! 2017-11-02 10:03   Euskerea berbagai

Euskal esamoldeen erronkea atondu dabe Gazteak eta Labayruk.

Aritz Adurizek, Zuriñe Hidalgok eta Alex Sarduik erronkan parte hartu dabe | Ikusi handiago | Argazki originala

#Botaba egitasmoak berbakera kolokialeko euskal esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzeko helburua dau. Instagram oinarri hartuta, hango eta hemengo gazteek euren egunerokoan (lagunartean, parrandan, kirolean, ikasketetan, txantxetan…) darabizen eta sortzen dituen esamoldeak mundu birtualean zabaldu nahi dira. Labayru Fundazinoak eta Gaztea irratiak atondu dabe egitasmoa.

Gure hizkuntzeagaz gozatuz eta sormena landuz, euskereaz esan leikena euskeraz esatea da helburua, hau da, modu dibertigarrian, euskal esamoldeei bultzadea emotea. 

Egitasmoa Instagramen bideratuko da lau astez, zemendiaren 8an hasi eta 29an amaituko da. Lehiaketa bizi-bizia izango dala iragarri dabe antolatzaileek, arin eta erraz parte hartzekoa. Astean-astean erronka bat botako dabe, gai jakin bat proponiduta, eta parte-hartzaileek gai horri lotutako esamolde bat aukeratu, gehienez 20 segundoko bideoa egin eta Instagramera igon beharko dabe, #botaba traola erabilita. Bakarrean zein taldean parte hartu ahal izango dabe, launaka gehienez.

Atsegin dot gehien lortzen dituenen artean epaimahaiak asteko bideo irabazlea aukeratuko dau. Aste bakotxeko sari bat egongo da: argazki-kamerak, diseinuzko egurrezko betaurrekoak eta taldean egiteko abentura askotariko esperientziak.

Ganera, lehiaketara aurkeztuko diran bideo guztien artean, epaimahaiak irabazle nagusia izentauko dau amaierako sari nagusirako. Lau lagunentzako bidaia Europako uriburu batera izango da sari hau.

Asteko gai eta lehiaketearen nondik norako guztien barri hemen.

Dida irrati-saioan astean-asteango jarraipena egingo jako lehiaketeari. Facebook eta Twitterren be jarraipena egingo deutsie.

Aritz Adurizek, Zuriñe Hidalgok eta Alex Sarduik be parte hartu dabe euskal esamoldeen erronkan, bideoa ikusteko hemen.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu