Hedabide txikien lana nabarmendu dabe Tokikom sarietan

Bizkaie! 2017-10-30 11:01   Euskerea berbagai

Hiruka, Anboto, Baleike, Puntua eta Erronkariko Gazta izan dira irabazleak.

Aurtengo sarituak (argazkia: Tokikom) | Ikusi handiago | Argazki originala

Eskualde eta herrietako euskerazko komunikabideetan be lan ona egiten dala erakusteko asmoz antolatzen ditu Tokikomek sariok. Aurten bigarren edizinoa egin dabe eta sei kategoriatan aukeratu ditue irabazleak. Izaera lokalekoak diranez, lekuan lekuko hedabideen lana ingurukoek baino ez dabe ezagutzen eta, Tokikom Sarien bidez, publiko zabalari erakutsi nahi deutsiez urteko eduki nabarmenenak. Usurbilen egindako ekitaldi berezian banatu ditue sariak.

Azalik onenaren kategorian, Uribe Kostako Hiruka aldizkariko Itsasadarrean, bizirauten titulardun aleari emon deutsie Tokikom saria. Edukirik onenaren atalean, ostera, Durangaldeko Anboto astekariak irabazi dau, Martxoak 31 erreportajeagaitik. Ikus-entzunezkorik onena, ostera, Zumaiako Baleike-ren Tapa-pala II izan da.

Aurten lehenengo aldiz, publizidaderik onenaren saria be emon dau Tokikomek. Publizidadea euskeraz egiten dabenen ahaleginari autortzea egitea da kategoria barri horren helburua. Erronkariko Gazta enpreseak sortutako iragarkiari emon deutsie saria.

Amaitzeko, aitamen berezi bi egon dira: Hiruka-ren udako ale bereziari eta Puntua aldizkariak genero bardintasunagaz daukan konpromisoari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu