‘Lumière! L’aventure commence’
2017-10-27 11:31 Zinema kritikakXIX. mendeko Amerika, Afrika, Asia eta Europako irudi soziologikoak ikusteko baliogarria.
- Zuzendaria: Thierry Frémaux.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 90 min.
- Generoa: Historia.
- Balorazinoa: 4/5
Zinemea asmau eta ondorengo urteetan, Louis eta Auguste Lumièrek eta euren kameralari batzuek 50 segunduko 108 film labur egin zituen. Canneseko Zinemaldiaren zuzendari Thierry Frémauxek horreek 108 film laburrak batu ditu, Lyoneko artxiboetatik atera eta modu digitalean zaharbarritu eta gero.
Zinemazale guztiek ikusi beharko leukien film hau karteldegian dago orain, Donostiako Zinemalditik pasau ondoren.
Lumière! L’aventure commence ez da biopic bat ezta dokumental bat be. Montaia-pelikula bat da, zinemearen historia berreskuratzen deuskuna, modu didaktiko eta dibertigarrian.
Munduko leku askotan filmauta dago, baita Biarritzen be, XIX. mendeko Amerika, Afrika, Asia eta Europako irudi soziologikoak ikusteko baliogarria izateaz gan, zinema irakaspen ezinbesteko bat da.
Bisore edo ikusgailurik bako kamera horreekaz lortutako eszenak zoragarriak dira. Eta Frémauxek komentetan badeutsuz, lortutakoa aztertuz, umorez eta teknizismo barik, plazer bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!