Zeanuriko Ipiñaburuko gaztaia, Ordizian irabazle

Bizkaie! 2017-10-20 10:19   Jan edanak

Arratiakoek 2012an eta 2015ean be irabazi eben Idiazabal txapelketea.

Argazkia: Ordiziako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Zeanuriko Ipiñaburu Gaztandegiko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta izan dira aurtengo Ordizia Txapeldun lehiaketearen irabazleak. Atzo egin eben Txapeldunen arteko txapeldunaren XXX. ekitaldia, herriko plaza nagusian, eta bertan azken hamar urteetako irabazleak lehiatu ziran.

Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaiaren Kofradiak eta Udalak atondu eben, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzinoagaz. Epaimahaia honeek osotu eben: Jose Juan Castillo (Lehendakaria) Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza Barriaren sustatzailea) eta Roberto Ruiz (Fronton Jatetxea, Tolosa) sukaldariek, Marisol Vicente eta Alfredo Fernandezek (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxik (kazetaria), eta Rosa Rojok, Urrup Antzerki taldeko zuzendaria.

Zeanurikoek 300 euroko diru-saria jaso eben urrezko dominagaz batera.

Etxebarria eta Arrieta bikoteak Ipiñako Gaztandegian lan egiten dabe, Gorbeiako iparraldean dagoan baserri baten, eta euren jarduna ikusteko aukerea be egoten da Gorbeia Gune Turistikoak eskaintzen dauen Artzain, egun batez, ekimenari esker. Honek bikotearen eguneroko lana, latxa artaldea eta Idiazabal gaztaiaren lanketa-prozesua ezagutzeko modua eskaintzen dau.

Gorbeian oraindik bizirik dagoan ofizio hau ezagutzeko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu