'La Llamada'

Karolina Almagia 2017-10-19 11:41   Zinema kritikak

Barreren bat egin dot hasieran, baina aurrera egin ahala, ezin izan naz sartu kontakizun ergel horretan.

- Zuzendaria eta gidoia: Javier Ambrossi eta Javier Calvo.

- Musikea: Leiva.

- Aktoreak: Macarena García,  Anna Castillo,  Belén Cuesta,  Gracia Olayo, Richard Collins--Moore,  María Isabel Díaz,  Secun De La Rosa,  Víctor Elías eta Esti Quesada.

- Produkzino-etxea: Apache Films / Sábado Películas / RTVE.

- Generoa: Komedia musikala.

- Iraupena: 108 min.

- Herrialdea: Espaina.

- Balorazinoa: 2/5

 

Musikal honen antzezlanak antzokietan erantzun ona izan eban eta orain, barriz, zinemara eroan nahi izan dabe egile berberek.

Istorioa Segoviako udaleku erlijioso baten kokatzen da. Bertan, 17 urteko nerabe bi dagoz, María eta Susana, eta reggaeton eta elektro-latino musikazaleak dira. Bizimodu probokatzaile eta libertinoa aldatzen hasiko jako Macarena Garciaren personaiari Jaungoikoa agertzen jakonean.

Monja atsegin bi hortik dabiz umorea ekarri nahian. Monja zaharrenaren personaia hamaika pelikulatan ikusi dogu. Monja gazteak, emozinoa erakustearren, negarrez pasetan dau film osoa. Personaien arteko hartu-emonak ez dira garatzen eta ez dago azaltzen daben sentimenduak sinisterik.

Batzuk liluratu egin dira itxurazko errespeturik bako istorio mistiko honegaz. Autortu behar dot nik aharrausika emon dodala proiekzinoa. Barreren bat egin dot hasieran, baina aurrera egin ahala, ezin izan naz sartu kontakizun ergel horretan.

Azken buruan, eszena musikal traketsak amaitubakoak egiten jataz eta aktoreen kimu errepikatuek urduri jarten nabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu