EHUk eta PuntuEUS-ek euskerearen erabilerea bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe
2017-10-16 11:52 Euskerea berbagaiUnibersidadeko ikasleek eta langileek abantailak izango ditue .eus domeinuak erabili ahal izateko.
Interneten euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz sinatu dabe hitzarmena PuntuEUS Fundazinoak eta Euskal Herriko Unibersidadeak. Erakunde bi honeen arteko akordioari esker, .eus domeinuaren erabilerea bultzatuko dabe EHUko ikasleen eta langileen artean eta baita EHUAlumni-ko kideen artean be. Holan, abantailak izango ditue euren proiektu eta jardueretarako mueta honetako domeinu bat bere egiten dabenean. EHUko errektore Nekane Balluerkak eta PuntuEUS Fundazinoko zuzendari nagusi Josu Waliñok sinatu dabe hitzarmena.
Ikasleen kasuan, .eus domeinuak doban erabili ahal izango ditue unibersidadeko ikasle diran bitartean, domeinu hori erabilteko euren ikasketa-proiektuetarako, blog personaletarako eta astialdirako zabaltzen dituen webguneetan.
EHUko langileek eta EHUAlumni-ko kideek, bestalde, abantailak izango ditue euren jarduerei lotutako mueta honetako domeinu bat bere egitean eta, esangura horretan, .eus domeinuko izenak % 25eko deskontuagaz erregistrau ahal izango ditue.
Informazinoa eta formularioa eskuratzeko loturea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!