Getxoko Argia Ereiten Sarietan parte hartzeko epea zabalik
2017-10-16 12:28 Euskerea berbagaiProposamenak hilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Euskerearen erabilerea babesteko, sustatzeko eta hedatzeko zereginetan lan egin daben eragile eta personei autortza bat emoteko asmoz, Getxoko Udalak Argia Ereiten Sariak jarri zituan martxan orain dala zazpi urte. Honeetan edonork parte hartu leike: persona fisikoek, alkarteek edo erakundeek.
Irabazlea aukeratzeko, lan edo jarduerearearen kalidadea eta esanahia eta euskerearen normalizazinoaren alor guztietan egindako ekarpena balorauko dabe antolatzaileek. Honegaz batera, saria emoteko orduan, gogoan izango da persona edo alkartearen orain arteko ibilbidea eta jarraitasuna.
Parte hartu nahi dauenak Getxoko Udalaren webgunean inprimakia deskargau eta euskara@getxo.eus posta elektronikoaren helbidera bialdu beharko dau.
Kontuak kontu, orain arteko saridunak honeek izan dira: Laura Lapeyra, Bittor Egurrola, San Nikolas Ikastolea, Nahikari Ayo, Gobela Ikastolea, Josu Esnaola, Alfredo Lopez de Gereñu eta Getxogaso gasolindegiko Goñi familia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!