Hiru euskal konpainia Manresako Fira Mediterrania azokan
2017-10-05 12:52 KultureaKukai & Brodas Bros, Helena Lizadi eta Laida Aldaz eta Juan Mari Beltran izango dira jaialdiaren 20. edizinoan.
Etxepare Euskal Institutuak, gure kulturea betoko mugetatik kanpo zabaltzeko ahaleginean, Manresako Fira Meditarrania azokan parte hartuko daben euskal konpainiei babesa emon nahi izan deutse. Kukai & Brodas Bros, Helena Lizadi eta Laida Aldaz eta Juan Mari Beltran izango dira egun honeetan oholtzara igongo diran artista eta konpainia euskaldunak.
Domekara arte egongo da azokea eta bertan, urtero legez, hainbat disziplina artistiko batzen dira, horreen artean dagoz: ikusizko arteak, zirkoa, jantzea, erakusketak, musikea, narrazinoa eta antzerkia.
Institutuak Basque Arts-Etxepare standa be jarriko dau Fira Mediterranian, euskal sortzaile eta enpresek bertan lan egin daien. Han, Malas Compañías, Shakti Olaizola, Infinita escena, Kukai Jantzea, La glo Circo eta Kalakan izango dira. Ganera, azken horreek emonaldia eskainiko dabe standean bertan, urriaren 5ean, a capella abestuz. Zapatu eguerdian, bestalde, standaren aurkezpena egingo da.
Bihar, barikua, Kukaiko jantzariak Brodas Bros katalanakaz Manresako oholtzara igongo dira, Topa ikuskizuna aurkezteko. Lau jantzarik bat egingo dabe plazan; batzuk euskal jantza tradizionala ordezkatzen dabe, besteak hiphop jantzariak dira.
Helena Lizari eta Laida Aldazek, barriz, barikuan eta zapatuan aurkeztuko dabe Kirolak ikuskizuna. Besteak beste, euskal kirol tradizionalak mobimentuen bitartez adierazoko ditue bertan.
Amaitzeko, zapatuan, Juan Mari Beltranek Paseos por los sonidos lanagaz igongo dau agertokira. Musikari, ikerlari eta promotoreak euskal instrumentu eta musika herrikoiagaitik dauen pasinoa erakutsiko dau ikuskizun intimo honetan. Beragaz izango dira Ixiar Jauregi txalapartea joten eta Errege Belda eskusoinuagaz.
1998. urtean egin eben lehenegoz Manresako Fira Mediterrania. Jaialdia ikuskizunen sektoreko erreferente bilakatu da. Ardatz nagusi bi ditu programazinoak: tokian-tokiko kulturea eta munduko musikea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!