'La Cordillera'

Karolina Almagia 2017-09-29 10:59   Zinema kritikak

Ricardo Darinek ofizioz jokatzen dau eta berari esker filma ez da hasieratik hondoratzen.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Santiago Mitre.

- Aktoreak: Ricardo Darín, Dolores Fonzi, Erica Rivas, Elena Anaya.

- Herrialdea: Argentina, Espainia.

- Iraupena: 114 min.

- Generoa: Thriler politikoa.

- Musikea: Alberto iglesias.

- Balorazinoa: 2/5

Donostia Saria jaso eta egun batzuk geroago Ricardo Darinen azken lana heldu da gure zinema-aretoetara.  Donostiako Zinemaldian aurkeztu barri dauen La Cordillera, igaz hain goraipatua izan zan Paulin-en egile berarena da, hau da, Santiago Mitrerena.

Txileko Andeetan egiten dan Latinoamerikako agintari nagusien goi bilera baten kokatzen da istorioa. Bertan, Hernan Blanco Argentinako presidenteak, beste agintarien jokaldi makurrei aurre egiteaz gan, gaixo psikiko bat dauen alabearen arazoa sufriduten dau.

Betiko moduan, Darinek ofizioz jokatzen dau eta berari esker filma ez da hasieratik hondoratzen, izan be, abiapuntu interesgarri bat aurkezten dau, baina laster hasiko da endredatzen.

Thriller psikologikoaren itxurea dauka eta potere harremanak, mesfidantzak, misterio kutsua daben iragan personalak eta beste gai batzuk nahasten ditu. Baina narrazinoaren garapenak ez dauka logika handirik. Aktore laguntzaileen lanak kaskarrak dira eta Alberto Iglesias donostiarraren musikeak be ez dau lortzen aurrekontu handiko lan hau altzetea.

Amaierea heltzen danean, zer kontau nahi izan deuskuen galdetzen deutsagu geure buruari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu