Herri Hizkeren Atlasaren inguruko mintegia antolatu dau Euskaltzaindiak
2017-09-26 09:57 Euskerea berbagaiBilbon izango da, urriaren 17an eta 24an.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Herri Hizkeren Atlasaren proiektua gizarteratzeko saioak antolatu ditu Euskaltzaindiak. Gaur egun Akademiak martxan daukazan proiektuen artean handienetako bat da Atlas hori, izan be, herririk herri hiztun zaharrei batutako datuakaz zehaztasun handiko mapak dakarz, Euskal Herriko txoko bakotxean berba edo esaldi baten aldaera guztiak batzeko. Egitasmo luzea da Herri Hizkeren Atlasa eta oraindino ez dira ale guztiak argitaratu.
Hori guztia azaltzeko, hitzordu bikotxa eratu dau Euskaltzaindiak: Urriaren 17an, goizeko 10:00etatik 12:30era egingo dabe mintegiko lehenengo saioa eta, astebete geroago, 24an, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Egun bietan gauza bera azalduko da.
Publiko guztiari zabalik dago mintegia, eta doban da. Izena emoteko info@euskaltzaindia.eus helbidera idatzi behar da, edo 944 158 155 telefono zenbakira deitu. Euskaltzaindiaren arabera, helburu nagusi bi ditu ekimenak: Batetik, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa bera ezagutzera emotea; bestetik, Bizkaiko kasurako lehenengo hurreraketea egitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!