Bittor Arginzonizi emon deutsie sukaldebururik onenaren saria

Bizkaie! 2017-09-22 09:36   Jan edanak

Espainiako Gastronomia Sarietako epaimahaiak Axpeko Etxebarri erretegiko jaubearen lana azpimarratu dau.

Bittor Arginzoniz, beharrean (argazkia: Etxebarri erretegia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gastronomiaren Errege Akademiak 2016ko Gastronomia Sari Nazionalen barri emon eban eguenean eta, sukaldebururik onenen atalean, Bizkaiko jatetxe bat agiri da, Axpeko Etxebarri erretegia hain zuzen. Parrillan erretako okeleagaitik ezaguna da leku hori eta mundu guztiko adituen eta zaleen arretea erakarri dau. Orain, ganera, negozioari indar handiagoa emongo deutso Bittor Arginzonizek eskuratutako sariak.

Sarietako epaimahaiak azpimarratu dauenez, Arginzoniz maisua da parrillea erabilten eta jatetxeak izandako garapen gastronomikoa be aitatu dau, barrikuntzarako daukan jokereagaitik. Horri esker, Axpeko establezimendua mundu guztian erreferente da. Txingarra erabilten maisua da Arginzoniz, produktuak hartu eta jaki delikadu bihurtzen ditu, dino epaimahaiaren ebatziak.

Nortasun handiko lekua da Atxondo udalerriko Axpen kokatutako erretegia, Atxondo udalerriko Axpen. Bittor Arginzonizek berak diseinautako tresnak erabilten ditue jatekoari ikuturik bereziena emoteko. The World's 50 Best Restaurants zerrendan agiri da, 6. lekuan.

Gastronomia Sari Nazionalak banatzeko ekitaldia astelehenean, hilaren 25ean, izango da. Bittor Arginzoniz ez da garaikur hori irabazten dauen lehenengo euskal sukaldaria. Lehenengo edizinoa, 1974an, Juan Mari Arzakek irabazi eban eta igazkoa, ostera, Eneko Atxak. Tartean, Pedro Subijanak, Hilario Arbelaitzek, Martin Berasategik, Andoni Luis Adurizek eta Elena Arzakek be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu