'Victoria'

Karolina Almagia 2017-09-21 11:24   Zinema kritikak

Emozinorik bako errelato honetan ez dago graziarik ezta ezelako interesik be.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Justine Triet.

- Aktoreak: Laure Calamy, Virginie Efira, Vincent Lacoste, Emmanuelle Lanfray, Laurent Poitrenaux, Melvil Poupaud.

- Herrialdea: Frantzia.

- Iraupena: 97 min.

- Generoa: Komedia, amodioa, abogaduak.

- Balorazinoa: 2/5

Bizimodu nahiko kaotikoa daroan emakume abogadu bat da Victoria (Virginie Efira). Bananduta dago eta alaba bi ditu. Dana konplikau egiten da lagun bat defendidu behar dauenean; honi bere emazteari labankadea emotea leporatu deutsie.

Une nahasi horretan dagoala, bapatean gazte ezagun bat agertzen da bere bizitzan, edozein kontugaz laguntzeko prest. Hondoa joteko zorian dagoanean, ezinezko amodioak salbauko dau Victoria.

Hollywoodeko komedia baten itxurea hartu nahi izan dau film honek, baina gosea ez dau bardintzen. Alde biak nahasten dira pelikulan: personala eta abogaduarena. Eutsi ezinezko sexua, kafeinarik bako sasi-amodioa, zalantzazko adiskidetasuna lako gai horreek jorratu nahi dira, baina ez da ezertan sakontzen.

Badagoz umoretsuak izan nahi daben eszena pare bat be, baina ez dabe lortzen barrerik eragitea.

Hartu-emon personalak ez dira ulertzen, ez protagonisteak bere inguruko gizonakaz dituanak, ezta ama-alaben artekoak be. Arazoa da ibilbiderik bako personaia horreekaz ez dagoala enpatia sentiduteko modurik. Esangura horretan,  emozinorik bako errelato bihurtzen da eta hor ez dago graziarik, ezta ezelako interesik be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu