Euskadi, ohorezko konbidadua da Buenos Airesen egingo dan Gastronomiako Azoka Iberoamerikarrean
2017-09-15 08:25 Jan edanakEuskadi konbidadu berezi aukeratzeak esan nahi dau onartzen dala Euskadi eredua dala munduko sukaldaritzearen panoraman.
Euskadiko erakundeen eta profesionalen ordezkaritza bat, elikagaien produkzinoaren eta gastronomiaren sektoreetako eragileek osotua eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela buru dauela, Argentinara joango da Euskadiko gastronomia eta elikadurearen sektorea sustatzeko, Gastronomiako bigarren Azoka Iberoamerikarrean – FIBEGA–, irailaren 15etik 17ra egingo baita Buenos Airesen. Euskadik protagonismo bikaina dauka azokan, edizino honetako konbidadu berezia baita. Stand zabalean Euskal Herriko eskaintza gastronomiko eta turistikoa erakutsiko dau. Horrezaz gan, berbaldiak, tailerrak, ardao dastaketak eta pintxoen show cooking-a egingo dira.
Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ez eze, ordezkaritzanegongo dira Andoni Luiz Aduriz, Mugaritz jatetxeko chefa; Edorta Lamo, Donostiako A fuego nego jatetxeko chefa; Ines Baigorri, Arabako Errioxako Upategien Alkarteko (ABRA) lehendakaria; eta Joxemari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria.
Aurreikusitako ekintzen artean azpimarratzekoa da Isabel Muelak emongo dauen berbaldia: Euskadi-Basque Country, sukaldaritzearen arrakastea; bertan Euskadiren ibilbide gastronomikoa ezagutarazoko dau.
Era berean, ia egunero pintxoen hainbat show cooking egingo dira, Edorta Lamo chefaren eskutik, bai eta dastaketak be, Ines Baigorri sommelierraren eskutik. Ganera, Sukaldarien Topaketa Iberoamerikarra be egingo da azokan. Luis Aduriz sukaldari ezaguna egongo da bertan, Mugaritz jatetxeko burua eta munduko erreferentea goi mailako sukaldaritzearen barrikuntzan.
FIBEGAren edizino bi baino ez dira egin eta azokea honezkero oso hitzordu garrantzitsua da nazinoarteko gastronomiaren eremuan; izan be, ia herrialde iberoamerikar guztietako produktore, inportatzaile eta turismoko, sukaldaritzako eta horreekaz hartu-emonak dituen beste sektore batzuetako profesionalak batzen ditu. Azokeak irauten dauen hiru egunetan, aurreikusita dago 60.000 pertsona inguru bertaratzea. Pertsona horreek aukerea izango dabe herrialde eta eskualde desbardinetako sukaldaritza aukerak deskubriduteko, esaterako Mexikokoa, Guatemalakoa, Perukoa, Brasilekoa edo Euskadikoa. Horregaitik, garrantzitsua da antolatzaileek Euskadi aurtengo konbidadu berezi aukeratu izana, izan be, horrek esan nahi dau Euskadiri autortzen jakola munduko sukaldaritzearen eta gastronomiaren panoraman eredulegez dauen zeregina.
Eusko Jaurlaritzea azoka honetan presente egotea beste pausu bat gehiago da elikadurearen kate osoa eta elikadurearen goreneko adierazpena, gastronomia, babesteko gobernu autonomoa garatzen dagoan estrategiaren barruan, izan be, aukerako lurraldetzat joten da, bai eta Euskadiren nortasun ezaugarrietako bat bere, bai gure mugen barruan, bai munduko ganerako lekuetan.
Horregaitik, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila Gastronomia eta Elikadurearen Plan Estrategikoa (PEGA) amaitzen dgo, sektoreagaz alkarlanean. Plana, ganera, Elikadurearen balio katearen garapenean, lehen sektoretik gastronomiara arte, aurrera egiteko legengintzaldi honetan ezarritako erronketako bat da, eta BPG-aren % 10,6 da eta enplegu zuzena eoaten deutse ia 1.000 pertsonari Euskadin.
Argi dago ikuspuntu turistikotik be garrantzia dauela gastronomiak, Euskal Herria bisitetan daben turisten % 40 barriro baitatoz Euskal Herrira. Espainian hiru Michelin izar dituen jatetxeen erdiak Euskadin dagoz. Guztira, 29 Izar dagoz Euskal Herrian 20 jatetxeren artean banatuta. Donostia, adibidez, kilometro karratuko Izar gehien dauen urietako bat da munduan, eta Euskal Herriko lau jatetxe The world’s 50 best Restaurants zerrendako 20. lekuan dagoz.
Era berean, FIBEGAn egoteak nazinoarteratze estrategia integrala indartzen dau, Euskadi Basque Country, hain zuzen be; Herri marka bat da, gure indargune eta berezitasunetatik abiatuta aktore global, bikaintasunaren eta kohesino sozialaren erreferente eta lurralde barritzaile eta lehiakor egiten gaituana.
Asmoa da euskal gizartearen balioak, esfortzuaren kulturea, konpromisoa, hobera egiteko gaitasuna, eraldaketarako bokazinoa eta emakumeen eta gizonen arteko aukera bardintasuna Euskadiren irudiari lotzea eta gure aurkezpen txartela izatea nazinoartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!