Bilboko euskaltegiek euskerazko ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2017-09-12 12:02   Euskerea berbagai

Euskerea is in the Air – Vive Bilbao en euskera goiburuaren bidez, herritarrak animau nahi ditue 2017-2018 ikasturtean matrikuletako.

Aurkezpenean (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak kanpaina hau kaleratu dabe herritarrek euskerea ikasi eta berba egin daien animetako. Matrikulazino epea zabalik egongo da hilaren amaierara arte. Publizidade koloretsua ikusiko da uriko kaleetan Euskerea is in the Air – Vive Bilbao en euskera lelopean. Helbururik behinena gure hizkuntzea persona guztien eguneroko tresna bihurtzea dala dinoe arduradunek.

Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltegien sareak alkarregaz egingo dabe deialdi hau hizkuntzearen normalizazinoa lortzeko eta erabilerea suspertzeko. Kanpaina honegaz, jenteak euskeraz egunero berba egin daian lortu gura dabe eta horretarako lehenengo pausua Bilbon dagozan 17 euskaltegiak batera joatea eta matrikulea egitea da. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da.

Antolatzaileek dinoenez, euskaltegietan bertan dagoz euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak. Aurten be mueta guztietako ikastaroak atondu ditue, ikasleen beharren arabera egokituak.

Euskerearen normalizazinoan egundoko garrantzia izan dabe euskaltegiek Bilbon, sare zabala eta oso bizia osotuten dabelako. Horregaitik, Bilboko Udalak herritarrei euskaldun izateko eskaintzen deutsen zubia egiten jarraitzen dau, laguntzinoa emonda euskerea ikasi gura dabenei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu