Euskerearen osasuna aztergai

Bizkaie! 2017-07-20 09:03   Euskerea berbagai

Jardunaldien helburu nagusia da euskereak bizi dauen egoeraz arduratzen diran ikerketa biak oinarri hartuta, hizkuntzearen egoeraz hausnartzea.

Euskerearen VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabilerearen Neurketea azken asteotan aurkeztu ostean, Euskerearen erabilerea: egoerea, bilakaerea eta norabidea, datuen argitan ikastaroak gure hizkuntzearen osasuna aztertuko dau egunotan. Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) urtero antolatzen dituan Uda Ikastaroen barruan sustatu dira jardunaldiak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzeari esker. Danetara, bost berbaldi eta hiru mahai-inguru izango dira gaur eta bihar. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasiera ekitaldian berba egin dau: Ezinbestekoa dogu euskerearen inguruko ikerketea, norabidean asmetako. Euskerearen errealidadea gure etxeetan, kaleetan, hezkuntza zentruetan edo lantokietan ezagutu egin behar dogu, etorkizunerako estrategiak zehazteko. Ezagutzea, erabilerea, jarrerak, hizkuntza hautua, transmisinoa… neurtu beharreko hainbat adierazle dagoz, eta ez geunke bat be baztertu beharko asmau nahi badogu. Horregaz batera, hizkuntza politikeak pertsonak izan behar ditu bere oinarrian eraginkorra izateko, eta motibazinoa sustatu behar dogu. Euskereak gero eta funtzino gehiago beteteko balio behar deusku.

Donostiako Miramar Jauregian izango dira jardunaldiak eta izena emoteko aukerea gaur arte izango da. Ikastaroaren balio akademikoa 20 ordukoa izango da. Jardunaldien helburu nagusia da euskereak bere lurralde osoan momentu honetan dauen egoeraz arduratzen diran ikerketa biak (Inkesta Soziolinguistikoa eta Soziolinguistika Klusterrak egindako Kale Erabilerearen Neurketea) oinarri hartuta, hizkuntzearen egoeraz hausnartzea.

Ikastaroaren helburuen artean honakoak be badagoz:

- Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabilerearen Neurketearen emoitza nagusiak aurkeztea.
- Euskerearen erabilerearen bilakaeraz, egoeraz eta norabideaz hausnartzea.
- Euskerearen erabilera sozialari egingo jakon kanpoko begiradea aurkeztea.
- Euskerearen erabilerea sustatzeko proiektuen justifikazinoan sakontzea.

Euskerearen egoerearen inguruko gogoetea egiteko arlo desbardinetako adituak izango dira eta eretxi trukaketea sustatuko da. Tartean, antolatuko dan mahai-inguruetako batean Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Arregi Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Mathieu Bergé Euskerearen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia izango dira.

Uda Ikastaroak Fundazinoagaz batera bultzatutako alkarlanari esker izan da posible aurtengo egitaraua:


2017ko garagarrilak 20:

09:00 - 09:15 Dokumentazino banaketea eta hasiera ekitaldia.

09:15 - 10:30 Berbaldia: I. Inkesta Soziolinguistikoen emoitzen haritik tiraka: euskerearen erabileran eragiten daben faktoreak. Jon Aizpurua Espin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna. Eusko Jaurlaritza - HPS (Gasteiz).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00 Berbaldia: Euskal Herriko hizkuntzen kale-erabilerea eta erabilerearen araberako udal-tipologiaren proposamena. Olatz Altuna Zumeta, proiektu zuzendaria (Soziolinguistika Klusterra).

12:00 - 12:15 Geldiunea.

12:15 - 13:30 Berbaldia: Euskerearen bizibarritzea, eleaniztasunaren garaiko erronkea. Iñaki Martinez De Luna Perez de Arriba, soziolinguistea (Soziolinguistika Klusterra).

13:30 – 15:00 Geldiunea.

15:00 - 16:15 Mahai-ingurua: Euskerearen erabilerearen aktibazinoan, zer dago gizarte eragileen esku?. Paul Bilbao, Kontseilua + Iker Martinez de Lagos, Topagunea + Mertxe Mugika, AEK. Garikoitz Goikoetxea (Moderatzailea), kazetaria (Berria)

16:15 - 18:00 Mahai-ingurua. Zertan da euskerearen sustapena Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan?. Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea (Eusko Jaurlaritzea) + Mikel Arregi Perez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea (Nafarroako Gobernua) + Mathieu Bergé, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia. Nerea Azurmendi (moderatzailea), kazetaria (El Diario Vasco).


2017ko garagarrilak 21


09:15 - 10:30 Berbaldia: Demolingüística del euskera: similitudes y divergencias con la lengua catalana. Natxo Sorolla, Xarxa CRUSCAT eta Universitat Rovira i Virgili (Tarragona).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00 Berbaldia: Vitality thresholds in the demography of minority language groups (Bizitasun-atalasea hizkuntza minorizatuetako demografian). Bethan Webb. University of the Highlands and Islands. Scotland

12:00 - 12:15 Geldiunea.

12:15 - 13:30 Mahai-ingurua. Euskerearen erabilerea sustatzeko unibersitatearen begiradea. Estibalitz Amorrortu Gómez. Irakaslea (Deustuko Unibersidadea) + Asier Irizar. Irakaslea. Mondragon Unibersidadea (HUHEZI) + Jone Miren Hernandez. Irakaslea (EHU/UPV) + Ana Urkiza. Irakaslea (Deustuko Unibersidadea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu