’11 lekutan Mintzatu!’ atondu dau Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2017-07-10 10:39   Euskerea berbagai

Irailaren 24ra arte parte hartu ahal izango da Lehiaketan.

Euskeraz berba egiteko, gure hizkuntzeak sarean dauen presentzia handitzeko, Mintzatu aplikazinoaren erabilerea sustatzeko, euskeraz berba egiten diran leku barri gehiago etiketetako eta bertako informazinoa zabaltzeko, sortu dau Azkue Fundazinoak 11 lekutan Mintzatu! lehiaketea.

Hamaika aste iraungo dau egitasmoak, irailaren 24ra arte hain zuzen be eta hiru izango dira irabazleak; honeek eskuko telefonoagaz argazkiak eta bideoak egiteko produktu-sortea eskuratuko dabe: tripodea, objetiboak, euste-piezea…

Irabazteko baldintza honeek bete beharko ditu parte hartu nahi dauenak: Mintzatu aplikazinoan leku barri gehien sartzea, bere burua leku desbardin kopuru handienean etiketetea eta hamaika leku barri azkarren etiketetea.

Mundu osoko bazterrak etiketau ahal izango ditue; parte-hartzaile bakotxak erabagiko dau noiz parte hartu: lehiaketeak irauten dauen hamaika asteetan zehar edozein momentutan parte hartu daiteke, eta bakotxak nahi beste leku identifikau leikez Mintzatun, antolatzaileen arabera, ez dago mugarik.

Parte hartzeko oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu